Hasieran lokatza eta haize fina izan arren, tarteka lainoak eta ostarteak zirela, ibil-giro onarekin, 10 emakume eta 48 gizon ibiltarik, Artzaintzaren Naturbideko hamahirugarren etapa egin zuten 2019ko apirilaren 9an, asteartea. A-2124 errepidean (Gasteizko mendatean) hasi, Pagogain eta Esquina del Cuchillo edo Zalbizkar menditontorretatik igaro, Okia eta Saseta herriak zeharkatu, bi herri horien arteko haitzarteaz gozatu eta Urarte herrixkan bukatu zuten ibilbidea.
Ibilbidea eta denborak:
A-2124 errepidea, Gasteizko mendatea, (750 m), Los Moros-eko gailurra (778 m; 1,5 km; 0:22 h), Bellostegi (790 m; 2,8 km; 0,40 h); Lonutoko parajea (860 m; 5,1 km; 1:19 h), Pagogaineko gailurra (1.020 m; 8,1 km; 2:00 h), San Kristobal (1.020 m; 8,9 km; 2:12 h), Esquina del Cuchillo edo Zalbizkar mendia (1.042 m; 9,2 km; 2:17 h), Okiako herria (787 m; 11,3 km; 2:54 h), Arangatxa erreka-zuloa (755 m; 12,9 km; 3:30 h), Sasetako herria (690 m; 16,7 km; 4:25 h) eta Urarteko herria (645 m; 19,7 km; 5:04 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 467 m; jaitsieratan: 574 m.
Mapa
Profila
Los Moros izeneko inguruan
Bellostegitik pasatzen
Peña Betoñora bidean
Pagogainera igotzen
Taldea Esquina del Cuchillo edo Zalbizkar mendiaren gailurrean
Okiara iristen
Arangatxa erreka zeharkatzen
Saseta pasata
Urartera iristen
Estekak/Enlaces