Eguraldi eguzkitsu eta ibil-giro mundialarekin, 12 emakume eta 42 gizon ibiltarik Artzaintzaren Naturbideko hamalaugarren etapa egin zuten Arabako Urarte eta Antoñana herrien artean 2019ko apirilaren azken egunean, 30ean, asteartea. Ibilbidean zehar, Markinez eta Korres herriak, Arizulo errekastoa, Izki erreka, A-4124, A-3136 eta A-132 errepideak eta baso-eremu zabala igaro zituzten, behin baino gehiagotan kukua entzunez.
Ibilbidea eta denborak:
Urarte (650 m), Markizko (Markinezko) herria (690 m; 3,1 km; 0:40 h), Kanala utzi (730 m; 5,5 km; 1:10 h), Arizulo errekastoa (720 m; 8,2 km; 1:45 h), Peñanchako bidea (765 m; 10,7 km; 2:20 h), Izki erreka (670 m; 15,6 km; 3:35 h), A-4124 errepidea (660 m; 18,6 km; 4:15 h), Korresko herria (710 m; 19,7 km; 4:35 h), Korreserako bidea (750 m; 22,2 km; 5:15 h) eta Antoñana (605 m; 25 km; 5:39 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 523 m; jaitsieratan: 589 m.
Mapa
Profila
Mendizaleak Urarteko herritik abiatzen
Markizko (Markinezko) herria zeharkatzen
Basoan zehar
Izki erreka
Soila mendia eta eskuinaldean Korresko gazteluaren aztarnak
Korresko herrixka aldera iristen
Korresko herrixkatik irteten. Atzean San Estebanen eliza.
Korresko gazteluaren eta Soila mendiaren arteko lepora igotzen
Antoñanako herrira iristen
Eguneko mendizale-taldea Maeztun
Estekak/Enlaces