Eguraldi eta ibil-giro zoragarriarekin, 13 emakume eta 45 gizon ibiltarik Artzaintzaren Naturbideko hamabosgarren etapa egin zuten Arabako Antoñana herriaren eta Opakuako mendatearen artean, 2019ko maiatzaren 7an, asteartea. Ibilaldian zehar, Antoñana, Oteo, Done Bikendi Harana eta Erroitegi herriak, Santa Teodosiaren ermita eta Larredez, Atxuri eta Arrigorrista mendi-tontorrak igaro zituzten eta Opakuako mendatean (A-2128) amaitu zuten.
Ibilbidea eta denborak:
Antoñana (605 m), Oteoko herria (685 m; 4,3 km; 1:00 h), Done Bikendi Harana (795 m; 8,2 km; 2:00 h), Santa Teodosiaren ermita (1.050 m; 11 km; 2:50 h), Erroitegiko herria (950 m; 13,7 km; 3,35 h), Erroetako bidea (950 m; 15,6 km; 4:00 h), Larredez mendi-tontorra (1.100 m; 18,1 km; 4:40 h), Arrigorrista mendigaina (1.150 m; 20,3 km; 5:20 h) eta Opakuako mendatea (1.020 m; 21,86 km; 5:35 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 881 m; jaitsieratan: 453 m.
Mapa
Profila
Antoñanatik abiatuta
Oteoko herria pasata
Done Bikendi Harana herrira iristen
D. B. Harana pasata
Sta.Teodosiaren ermita ondoan
Erroetako bidea utzita
Taldea Larredezko gailurrean
Arrigorristako galurrera iristen
Estekak/Enlaces