Opakua-Urbasako kanpina

OPAKUA – URBASA

Eguraldi eguzkitsu eta bikainarekin eta ibil-giro ezin hobearekin, 14 emakume eta 44 gizon ibiltarik Artzaintzaren Naturbideko hamaseigarren etapa egin zuten Arabako Opakuako mendatearen eta Nafarroako Urbasako kanpinaren artean, 2019ko maiatzaren 14an, asteartea. Ibilaldian zehar Entzia mendilerroko Baio, Mirutegi eta Atauko Haitza izeneko mendi-tontorretatik igaro, Arritzazengo monumentu megalitikoa bisitatu, Legunbeko gailurrera igo eta Urbasako kanpinean (NA-718) amaitu zuten ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Opakuako mendatea (1.020 m), Peña Roja mendi-gaina (1.064 m; 2,7 km; 0:40 h), Bikuñako mendatea (1.090 m; 4,3 km; 1:07 h), Baio mendi-tontorra (1.192 m; 5,5 km; 1:31 h), Mirutegiko gailurra (1.162 m; 6 km; 1:45 h), Atauko Haitza mendi-gaina (1.154 m; 7,2 km; 2:05 h), Arritzazengo tumulua (1.045 m; 8,6 km; 2:25 h), Andoingo lepoa (1.010 m; 10,4 km; 3:05 h), Aitandurietako mendatea (960 m; 13,6 km; 3:50 h), Legunbeko mendi-tontorra (1.113 m; 14,3 km; 4:15 h), Aitandurietako mendatea (960 m; 15 km; 4:35 h), Artzaintzako bidea (915 m; 17,8 km; 5:00 h) eta Urbasako kanpina (885 m; 20,8 km; 5:50 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 513 m; jaitsieratan: 644 m.


Mapa

Profila

Opakua gainetik abiatuta 58 ibiltari

Peña Roja inguruan

Baioko gailurrera iristen

Taldea Mirutegiko gailurrean

Legaireko gune lauan

Andoingo lepoa

Legunbeko harkaitz-zuloak

Legunbeko gailurra

Urbasara iristen

Estekak/Enlaces