San Millan-Ginea

SAN MILLAN DE SAN ZADORNIL – GINEA

Ibil-giro onarekin, 2019ko martxoaren 21ean, osteguna, 9 emakume eta 45 gizon ibiltarik, Artzaintzaren Naturbideko hamargarren etapa egin zuten, San Millan de San Zadornilen hasita, Valpuesta, Uribarri Gaubea, Baronatarren dorrea, Espejo eta Villamaderneko herrietatik igarota, Gineako herrian bukatu zuten ibilbidea.

Ibilbidea eta denborak:

San Millan de San Zadornilgo herria (600 m), Valpuestako herria (635 m; 2,6 km; 0:35 h), Uribarri Gaubeako herria (550 m; 6,1 km; 1:25 h), Baronatarren dorrea/jauregia (555 m; 9,5 km; 2:05 h), errepidea, Espejora 2,8 km seinale-zutoina (585 m; 11,5 km; 2:30 h), Espejoko herria (500 m; 14,5 km; 3:20 h), Villamaderneko herria (550 m; 16,5 km; 3:45 h), Gineara 1,7 km seinale-zutoina (905 m; 20,5 km; 5:00 h) eta Gineako herria (700 m; 22,3 km; 5:25 h).

Desnibel metatua: igoeratan: 755 m; jaitsieratan: 730 m.


Mapa

Profila

San Millandik abiatzen

Valpuestako herria pasata

Atzean Uribarri Gaubea

Baronatarren jauregira bidean

Baronatarren jauregi ondoan

Villanañeko ingurune ederretan

Taldea Villamaderneko San Millanen eliza aurrean

Las Canteras inguruan Pelistornes eta Olvedo arterako bidean

Gineara iristen

Estekak/Enlaces