Lainoak eta ostarteak tartekatuz eta ibil-giro ederrarekin, 61 ibiltarik (14 emakume eta 47 gizon) Artzaintzaren Naturbideko hogeita batgarren eta azkenaurreko etapa egin zuten (azkenekoa, 22.a, Otsaurteko mendatea-Arantzazu, aurretik egina zen) Lizarrustiko mendatearen eta Segura artean, 2019ko uztailaren 16an, asteartea. Bidean zehar Lareoko urtegitik, Urkullagako mendatetik, Ataungo San Gregorio auzotik, Igartzagarate baserrietatik, Dorrontsorosaroiko mendi-tontorretik, N-1 autobidearen azpitik, Urtsuarango bidegurutzetik eta Idiazabalgo nahiz Segurako zenbait baserriren ondotik igaro ondoren Seguran amaitu zuten bai eguneko ibilaldia, bai eta Artzaintzaren Naturbideko zeharkaldi osoa ere.
Ibilbidea eta denborak:
Lizarrustiko mendatea (620 m), tunela (690 m; 1,3 km; 0:20 h), Lareoko urtegia (785 m; 2,5 km; 0:35 h), Pagoaundieta (770 m; 4,4 km; 1:00 h), errepidea (530 m; 7,9 km; 1:40 h), Mendiurkullu baserria (520 m; 8,7 km; 1:55 h), San Gregorio (250 m; 11,3 km; 2:45 h), Igartzagarate baserriak (405 m; 12,6 km; 3:10 h), bidegurutzea (590 m; 14,7 km; 4:00 h), Dorrontsorosaroiko gailurra (780 m; 15,7 km; 4:25 h), autobidea (400 m; 19,1 km; 5:15 h), Urtsuarango bidegurutzea (340 m; 20,6 km; 5:30 h), Iruingoena baserria (400 m; 23,1 km; 6:05 h) eta Segurako Baratze frontoia (260 m; 26 km; 6:35 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 855 m; jaitsieratan: 1.245 m.
Mapa
Estekak/Enlaces