Eguraldi eguzkitsu eta bikainarekin, 53 ibiltarik (10 emakume eta 43 gizon) Artzaintzaren Naturbideko hogeita bigarren etapa egin zuten Otsaurteko mendatetik Arantzazura, 2019ko uztailaren 10ean, asteazkena. Bidean zehar Beundetik, Añabasotik, Aldaolako eta Iturzabalgo parajeetatik, Belaztegieta ingurutik, Oazurtzatik, Iturribeltzetik, Biozkorniatik, Eskistatik eta Duruko parajetik igaro ondoren, Artzaintzaren Naturbidea hasi zuten leku berean, Arantzazun, amaitu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Otsaurteko mendatea (670 m), Beunde (835 m; 1,6 km; 0:25 h), Añabasoko gailurra (965 m; 2,9 km; 0:45 h), Aldaolako parajea (830 m; 4,3 km; 1:05h), Iturzabalgo parajea (770 m; 6 km; 1:30 h), Oazurtza 3,6 km seinale-zutoina (815 m; 7,9 km; 2:00 h), Belaztegieta ingurua (725 m; 10,1 km; 2:25 h), Oazurtza (735 m; 12 km; 2:55 h), Iturribeltza (1.030 m; 15,2 km; 3:55 h), Arriurdingo txabolak (1.135 m; 16 km; 4:10 h), Biozkorniako lepoa (1.200 m; 16,8 km; 4:30 h), Eskistako parajea (1.100 m; 17,8 km; 4:45h), Duruko parajea (965 m; 19,3 km; 5:10 h) eta Arantzazu (730 m; 21 km; 5:35 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.200 m; jaitsieratan: 1.085 m.
Mapa
Estekak/Enlaces