Hasieran behe-laino eta eguraldi hotzarekin eta gero ostarteekin eta giro freskoarekin, 48 ibiltarik (8 emakume eta 40 gizon) Artzaintzaren Naturbideko hogeigarren etapa egin zuten Uharte Arakil herriaren eta Lizarrustiko mendatearen artean, 2019ko ekainaren 12an, asteazkena. Bidean zehar Aralarko San Migelen santutegitik, garai bateko Guarda-etxetik, Igaratzako ermitaren ondotik, Beaskingo, Doniturrietako eta Enirioko borden ingurutik eta Lareoko urtegitik igaro ondoren, Lizarrustiko mendatean amaitu zuten ibilaldia, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan.
Ibilbidea eta denborak:
Uharte Arakil (470 m), pista utzi (515 m; 1,4 km; 0:20 h), Basaleze ingurua (890 m; 3,5 km; 1:10 h), Aralarko San Migel (1.240 m; 5,8 km; 2:00 h), Guarda-etxea (1.035 m; 9,4 km; 2:40 h), Intzazelai (1.080 m; 12,5 km; 3:20 h), Errenaga (1.220 m; 14,8 km; 4:15 h), Beaskingo parajea (1.190 m; 15,6 km; 4:25 h), Doniturrieta Goiko txabolak (1.060 m; 17,5 km; 4:50 h), Enirio (890 m; 20,4 km; 5:20 h), Baiarrate (740 m; 22,2 km; 5:45 h), Lareoko urtegia (750 m; 23,2 km; 6:00 h), Akerretako parajea (655 m; 24,3 km; 6:15 h) eta Lizarrustiko mendatea (620 m; 26 km; 6:35 h).
Desnibelak: igoeratan: 1.150 m; jaitsieratan: 970 m.
Mapa
Profila
Uhartetik gora lainopetik irteten
San Migelera bidean eguraldi hotzarekin
Basaleze inguruan
San Migelera iristen
Taldea San Migelen
Guarda-etxean pasatzen
Intzazelai edo Pagomari inguruan
Igaratzan pasatzen
Doniturrieta inguruan
Enirion
Lareoko urtegian pasatzen
Estekak/Enlaces