Lizarraga- Uharte Arakil

LIZARRAGA - UHARTE ARAKIL

Hasieran eguraldi lainotsu eta hotzarekin baina gero eguzkiarekin eta ibil-giro ederrarekin, 52 ibiltarik (11 emakume eta 41 gizon) Artzaintzaren Naturbideko hemeretzigarren etapa egin zuten Lizarragako mendatearen eta Uharte Arakilgo herriaren artean, 2019ko ekainaren 6an, osteguna. Bidean zehar zenbait idoi edo putzuren ingurutik, Lezizako mendiartetik, Afauzkiko parajetik, Unanuko herritik, Beriain eta Ihurbain mendien magaletan zehar eta Sorgin errekatxotik igaro ondoren, Uharte Arakilgo igerilekuetan amaitu zuten ibilaldia.

Ibilbidea eta denborak:

Lizarragako mendatea (1.030 m), Saratsako putzua (1.110 m; 2,4 km; 0:30 h), Larragako putzuaren ingurua (1.160 m; 4,1 km; 0:50 h), Trekuko gainaren magala (1.170 m; 8 km; 1:40 h), Lezizako mendiartea (1.120 m; 9,6 km; 2:00 h), Afauzkiko parajea (965 m; 12,8 km; 2:35 h), Iturtxiki (810 m; 15,8 km; 3:30 h), Unanuko herria (645 m; 17,4 km; 3:50 h), Sorgin errekatxoa (690 m; 19,3 km; 4:15 h), Uharte 3,9 km seinale-zutoina (795 m; 20,5 km; 4:35 h), eta Uharte Arakilgo igerilekuak (500 m; 24 km; 5:15 h).

Desnibel metatuak: igoeratan: 440 m; jaitsieratan: 980 m.


Mapa

Profila

Lizarragako mendatetik abiatuta

Larragako idoiaren inguruan

jk

Beriaingo bidezidorraren ondoan

Afauzki parajean

Taldea Beriaingo mendizerraren magalean

Unanura iristen

Sorgin errekaren inguruan

Beriainpunta gailurrari itzulia ematen

Mendizaleak Uharte Arakildik hurbil; atzean Beriainpunta

Estekak/Enlaces