Eguraldi eguzkitsu eta apartarekin, 58 ibiltarik (14 emakume eta 44 gizon) Artzaintzaren Naturbideko hemezortzigarren etapa egin zuten Ameskoabarrengo Artatza herriaren eta Lizarragako mendatearen artean, 2019ko maiatzaren 30ean, osteguna. Bidean zehar Haitzuloen eta El Acebo parajeen ingurutik, Dulantz menditontorretik, Arronizko saroitik eta Ilusiar trikuharriaren eta Tximua leizeko sarreraren ondotik igaro ondoren Lizarragako mendatean amaitu zuten ibilaldia.
Ibilbidea eta denborak:
Artatzako herria (620m), Haitzuloak (1.050 m; 3,5 km; 1:05 h), egurrezko langa eta harresia (1.140 m; 5 km; 1:35 h), El Acebo edo Gorostieta parajea (1.130 m; 6,7 km; 2:00 h), Dulantz mendia (1.240 m; 8,5 km; 2:30 h), Arronizko saroiak (1.155 m; 11,7 km; 3:30 h), Bentaberrirako bidea (825 m; 15,5 km; 4:35 h), Ilusiar trikuharria (840 m; 15,9 km; 4:40 h), Tximuako leizea (1.040 m; 18,1 km; 5:15 h) eta Lizarragako mendatea (1.030 m; 21,7 km; 6:00 h).
Desnibel metatua: igoeratan: 1.005 m; jaitsieratan: 620 m.
Mapa
Profila
Artatzatik gora
Haitzuloak pasata
El Acebo edo Gorostieta inguruan
Dulanzko gailurrera igotzen
Taldea tontorrean
Bentaberriko bidean
Antzinako galtzada-bidean
Lizarragako mendatera iristen
Estekak/Enlaces