Bernedo - Genevilla
(2024-06-04an, asteartea)
Gaur EZHko Gasteiz eta Iruñea arteko zortzigarren ibilaldia egin dugu, Bernedon hasi eta Genevilla artekoa. Eguraldi ederraz gozatuz, irteera Bernedon 60 mendizale 8:15ean, ondoren hango gaztelura igoz. Handik dena gorantz, Na-7210 errepidea gurutzatu dugu La Horca parajean, eta La Aldea mendatearen ondotik, Castillo de Lapoblacion tontorrera iritsi gara, igoera ederraz gozatuz baso artean. Han hamaiketakoa egin eta bere bueltako bailarak ikusi ondoren, beheraka hasi gara, Lapoblacion herrira arte.
Hortik aurrera eta ibilbide errazean, itzalean eta freskotasunean, IL/GR-1 ibilbideko zati handi bat egin dugu, gari soroen ondotik, Cabredo herrira iritsiz, eta ondoren, Genevilla herrian bukatu dugu gaurkoa eguerdiko 13:15ean
Ibilbidea eta denborak:
Bernedo (hasiera)(652 m), Bernedoko gaztelua (704 m; 0,6 km; 0:15), La Aldea mendatea (943 m; 4,5 km; 1:20), Castillo de Lapoblacion mendi eta gaztelua (1.188 m; 6,5 km; 2:00), Lapoblacion herria (958 m; 8,15 km, 3:00), Na-7211 errepide ertza (915 m; 9,9 km; 3:30), Cabredo herria (616 m; 13,7 km; 4:25), Genevilla (bukaera)(571 m; 16,8 km; 5:00).
Desnibel metatua: igoeratan; 614 m; jaitsieratan: 704 m.
Mapa
Profila
Aireko bista
Bernedo
Bernedoko gazteluaren aztarnak
Pago ederrak bidean
Taldea Lapoblaciongo gazteluan
Lapoblación herrira gerturatzen
Lapoblacion herriko etxea
Cabredorantz, soroak zeharkatuz
Genevillako iturria
Bideoa
Estekak/Enlaces