BERNEDO-GENEVILLA
Toloño mendilerroan egingo dugun azken etapa izango da hau, aurrekoa baino errazagoa.
Arabatik irten eta Nafarroako lurretan sartuko gara. Bernedoko (bernedo.org) herritik abiatu eta gazteluko hondakinak dauden ur-biltegi aldera joko dugu. Jarraian, Zuraren bidea hartuko dugu, pagoen artean eta errepidearen parez pare, Araba eta Nafarroa arteko mugan dagoen La Aldea mendateraino iristeko. Mendate hau mendilerroko igarobide naturala zen, baina foru-erregimena ezarri zenean, zergak ordaindu behar izaten ziren probintzia batetik bestera igarotzean, eta trafikoa mendebalderago dagoen Portu Berria izeneko pasabidetik egiten zen (handik gertu igaro ginen San Tirsoko etapan), oso-osorik Arabatik igarotzen zelako.
Laster izango gara Castillo de Lapoblación (El León dormido)(wikipedia) mendi-tontorraren azpian. Hauxe izango da Toloño mendilerroan zapalduko dugun azken gailurra, eta, ondoren, ondo egokitutako bide batetik, Lapoblación (wikipedia) herrira jaitsiko gara. Eremu hau tximeleten mikroerreserba (wikipedia/zerynthia.org) publiko modura izendatuta dago.
Aguilar Kodesko (wikipedia) Las Llanas parke eolikoa ekialdean utzita, Inaziotar bidetik Cabredo (caminoignaciano.org/wikipedia) herrira jaitsiko gara eta, bide beretik eta IL/GR 1etik jarraituz, Genevillara (wikipedia) iritsiko gara.
BERNEDO-GENEVILLA
Última etapa por la sierra de Toloño, bastante más fácil que la anterior.
Salimos de Alava para entrar en tierras navarras. Desde Bernedo (gasteizhoy) nos dirigiremos hacia el depósito de aguas donde se encuentran las ruinas del castillo de Bernedo (castillosnet). A continuación cogeremos el camino de la Madera, para entre hayas y paralelo a la carretera llegar al puerto de La Aldea, límite entre Araba y Nafarroa; este puerto era paso natural de la sierra, pero al instaurarse el régimen foral había que pagar impuesto al pasar por dos provincias y el tráfico pasó hacia un paso más al oeste llamado puerto Nuevo (pasamos cerca de él en la etapa de San Tirso), por transcurrir íntegramente por Araba.
Pronto nos presentaremos a los pies de la cima del Castillo de Lapoblación (el león dormido)(mendiak.eus); esta es la última cima que pisaremos en la sierra de Toloño y a continuación por un camino bien acondicionado descenderemos a la localidad de Lapoblación (lapoblacion.es). Esta zona está declarada como microreserva pública de mariposas (turismotierraestella).
Dejando al este el parque eólico Las Llanas de Codes (azuelo.com) de Aguilar, descenderemos por el camino Ignaciano (caminoignaciano) a la localidad de Cabredo (wikipedia) y, siguiendo por el mismo camino y la GR 1 llegaremos a Genevilla (wikipedia).
BERNEDO-GENEVILLA
BERNEDO (turismoa.euskadi) Arabako Mendialdeko udalerria da. Gasteizen hego ekialdean dago eta mugakide ditu Trebiñu eta Nafarroa Garaia. 2023an 540 biztanle zituen. Erdi Aroko hirigunea harresiz inguratua dago. Elizak portada erromanikoa dauka, XIII. mendekoa, eliza eraiki zenekoa. Ospetsuak dira Bernedoko udalekuak. 1975. urtean hasi ziren, euskara hutsean ongi pasa eta bizitzeko udalekua antolatzen. Urte hauetan guztietan ume asko pasa dira udalekutik.
CABREDO (cabredo.es) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean dago kokatua. Nafarroako hiriburutik 82 kilometrora dago. 2023. urtean 75 biztanle zituen. Cabredo Ega ibaiaren haraneko goiko aldean kokatua dago. Cabredok Genevilla eta Arabako probintziarekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean eta hegoaldean, eta Arabarekin mendebaldean. Herriko jaiak iraileko hirugarren asteburuan ospatzen dira, Simeon eta Ursula santuen omenez.
GENEVILLA (eusko-ikaskuntza) Nafarroa Garaian kokatutako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 2023. urtean 67 biztanle zituen. Nafarroako hiriburutik 80 kilometrora dago. Genevilla itsasoaren mailatik 612 metrora dago eta bertan dago Nafarroako gobernuak 1990 jarritako estazio meteorologiakoa. Altuera aldeak direla eta, landaredia nahiko aldatzen da toki batetik bestera. Genevillan 390 hektarea arte daude eta 278 hektarea pago. San Estebanen eliza, XIII. mendekoa, estilo gotikoan eraikitakoa da. Ondorengo mendeetan birmoldatu eta elementu berriak gehitu zitzaizkion, gaur egun duen tankera gotiko-errenazentista izan arte.
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Castillo de Lapoblación mendia
Genevilla