.
Kontuan hartzeko/Aviso de responsabilidad
.
“Goierriko Mendizale Beteranoak – Rutas y Actividades de Senderismo”.
Euskal Herrian eta inguruko mendietan ibilaldiak eta aire libreko jarduerak antolatzen dituen mendizale taldea gara. Elkarrekin ibiltzen gara, esperientziak partekatzen ditugu eta naturaz giro onean gozatzen dugu.Orrialde honetan nor garen eta egiten ditugun jarduerak ikus ditzakezu.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Somos un grupo de amantes de la montaña que organizamos salidas de senderismo y actividades al aire libre en el Pais Vasco y alrededores. Caminamos, compartimos experiencias y disfrutamos de la naturaleza en buena compañía. En esta pagina podras ver quienes somos y nuestras actividades.
Hurrengo ibilaldia / Próxima salida
LEZE-AITZANDIA (OLANO)-UMANDIA (ARATZ)-ARAIA
(2026-03-24an, asteartea)
Gure inguruan gertu samar dugun paraje ikusgarrienetako batetik egingo dugu ibilaldia. Aizkorri-Aratz parke naturalean gaude. Abiapuntua Leze (zadorraetxea) haitzuloa izango dugu. Leizeak 70 metro inguruko altuera dauka eta Artzanegi errekaren ibilguak zulatu du milioika urtean zehar.
Aldapatxo bat igoz Ilarduia (wikipedia) herritik pasatuko gara. Aurrera egin eta aldapa pikoan gora, Altzania (mendiak.eus) mendilerroko Aitzandia (Olano)(mendiak.eus) mendira igoko gara (1.083 m). Hango bistak ikusgarriak dira.
Dagoeneko aldaparik handiena (ia 2 km) eta pikoena (tarte labur batean % 47koa) igota, aurrera egin (Aiztxiki, Iturgain,…) eta gaurko tontorrik garaienera iritsiko gara: Umandia (1.225 m)(mendiak.eus). Tartean aldaparen bat edo beste izango da, baina laburragoak eta pendiz gutxiagokoak (Umandia tontorreko azken zatia da gogorrena: 300-400 bat metro). Dena dela, badirudi 9. kilometroa baino lehentxeago erabakiko dela Umandiara edo Aratz mendira igotzea; azken honetara igotzea erabakiz gero, luzera eta zailtasuna (nabarmen) handiagoak izango dira (begiratu xehetasunak).
Aratz (mendikat) Altzania mendilerroko mendi nagusia da. 1.432 metroko garaiera du eta, han, harria hutsik eta garbi agertzen da, zuhaitzik eta bestelako landarerik gabe; hortik omen datorkio aratz izena («garbia»).
Jarraian goitik beherako bidea izango dugu Araia (wikipedia) herrira iritsi arte. Tartean, ordea, Zirauntza (asparrena.eus) errekaren iturburua ikusteko aukera izango dugu eta garai bateko Ajuria Urigoitia enpresako eraikinaren aztarnak ere bai.
LEZE-AITZANDIA (OLANO)-UMANDIA (ARATZ)-ARAIA
Leze (asparrena.eus) inguruan, Ordiziako gazta lehiaketa hainbat bider irabazi duen izen bereko gaztandegia (quesoslaleze) dugu.
Ilarduia herria, berriz, 1025. urteko Donemiliagako goldean agertzen da Hillardui izenarekin. Donemiliagako goldea (wikipedia), euskararen historia ezagutzeko Erdi Aroko dokumentu garrantzitsuenetakoa da. Dokumentu horrek, XI. mendean (1.025. urtean) Donemiliaga Kukulako monasterioari golde-muturrak (wikipedia) eman zizkioten Arabako herrien berri ematen digu. Garrantzi handia du Arabako toponimiari buruz ematen duen informazioagatik, 307 herri aipatzen baitira; horietatik 189 oraindik ere jendea dutenak dira eta gainerako 118 jendez hustu egin dira. Herri hustu horietako batzuk, gainera, betiko desagertu dira eta kasu batzuetan dokumentuetan edo toponimian ia-ia aztarna gehiagorik utzi gabe.
Araia herriaren izenari dagokionez, ingurukoa zen Arai pertsona izenetik omen dator. Izan ere, izen horren lekukotasunak aurkitu dira Arabako Ilarduia eta Kontrasta (wikipedia) herrietan. Kontrastan, zehazki, erromatarren garaiko gizonezko baten hilarrian: Araica Arai f(ilia)(«Araika, Arairen alaba»).
Toponimoak lehen aipatutako Donemiliagako goldearen lekukotasuna dauka, garai hartan Araban ohikoak ziren hasperendunekin: Harhahia. Jada XI. mendean, Araia goialdean Marutegiko (wikipedia) gaztelu nafarra zegoen Gaztelatik babesteko. Gazteluak, halaber, Lizarrateko (gaur egungo San Adrian) tunel historikotik jaisten den galtzada (Araba, euskal kostaldea eta Gaskoinia (wikipedia) lotzen zituena) kontrolatzen zuen. 1200. urtean, Gaztelak Nafarroako Erresuma (wikipedia) inbaditu zuenean, Araia Gaztelaren orbitan egotera pasa zen.
Urari lotutako industria jarduera izan zuen aspalditik, burdinola tartean. XIX. mendearen erdialdetik ia XX. mendearen hondarrera, Ajuria Urigoitia siderurgia fabrika bat egon zen herriaren kanpoaldean, eta Euskal Herriko lehenengotariko labe garaietako bat izan zuen.
Gure oinetan herri interesgarria dugu oso: Andre Mariaren baseliza, Asparrenako udaletxea, Ajuria jauregia, Naturaren interpretazio zentroa (Ajuria Urigoitia siderurgia-fabrikaren zentral hidroelektrikoa), Marutegiko gaztelua, San Pedro eliza,…
Eguraldia/El tiempo
Hurrengo irteera
Leze
Aitzandia (Olano)
Aratz Araiatik
Hona hemen irteera honetarako proposatutako trackaren esteka / Aquí está el enlace del track propuesto para esta salida.
Egin ditugun azken ibilaldiak / Últimas Salidas Realizadas
Hurrengo irteerak / Programa de Salidas *
ABELBIDEAK (MILAGRO-AEZKOA)
08- Elkoatz-Hiriberri
EUSKAL HERRIKO ZEHARKALDIA (Mendebaldetik Ekialdera)
01- Los Tornos-Nocedal
02- Nocedal-Balmaseda
03- Balmaseda-Sodupe
IL/GR-1 (Petilla Aragoi-Boveda)
04 Uxue - Erriberri
05 Erriberri-Larraga
ERROMESAREN BIDEA
02-San Migel-Unanu
03-Unanu-Zunbeltz
BAKARKAKOAK
02-BN-Izpegiko lepoa-Gorramendi-Amaiur
03-BN-Oskotz-Erga-Irurtzun
09-BN-Torre de Peña-San Pedro-Kaseda
*Irteeren ordena ez da zehatz-mehatza, aldaketak izan ditzake.
El orden de salidas es aproximado, puede ser cambiado.
NUMERO DE VISITAS/BISITAK KOPURUA