DBH: Beñat Zabala
Telefonoa: 94 428 80 56 Emaila:benatzabala@eretzaberri.org
Ikastetxeak jantoki-zerbitzua eskaintzen du hala nahi duten ikasleentzat. Janaria, HH eta LHn, berton prestatzen da eta begirale kontratatuak ditugu lanean. DBHn Janaria catering-ekoa da.
Kontuan izanda zerbitzu hau ez dela derrigorrezkoa, elkar-bizitzarako ARAUAK hausten dituen ikasleak jantokian geratzeko eskubidea gal dezake.
Bestalde, jatera geratu nahi ez duen ikasleak, baja har dezake senidekoen baimenarekin. Ikasle hauek senidekoen ardurapean geratuko dira jantoki orduan, eta ezin izango dira eskola eremuan gelditu .
Hezkuntza Sailak ezartzen du kudeaketa zuzeneko jantokietako janariaren prezioa. Kuotak ezberdinak dira garraiorako eskubidea duten ikasleentzat eta ez dutenentzat.
Ikaslee garraiatuek, eta ez-garraiatuek kuota desberdina izango dute.
Garraiorako eskubidea duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 3,30 €
Garraiorako eskubiderik ez duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 4,60€koa da.
Egun solteetan jan nahi dutenentzat 5,20€
Jantokiko zerbitzua ikasturte osorako denez, ez da dirurik itzuliko ikaslea egun batean jantokira ez badator