Teknologia hezkuntza

ERETZABERRI TEKNOLOGIA WEB ORRIALDEA:

Otsaila talka autoak aurkeztuz hasi dugu

DBH2-ko ikasleek beraien talka autoak bukatu dituzte. Proiektu honetan "oztopo batekin talka egitean zentzua aldatzen duen kotxe bat diseinatzea"eskatu zaie eta hasierako material eta planteamendu bera abiapuntu izanik, emaitza desberdinak eta sormen lan erakargarriak lortu dituzte. Zurgintza eta diseinu kontzeptu batzuez gain, elektrizitatearen oinarrietan landutakoak garatzeko aukera izan dute ere bai.

Talde gehienek lortu dute eskatutako lana burutzea autoa martxan jartzen delarik eta talka egitean, noranzkoa aldatzen duelarik. Horrez gain, diseinu aldetik hobekuntzak eta aldaketak planteatzeko garaiz amaitu dute batzuek.

Lan bikaina egin dute denek!!