IKT

IKT GELAN" proiektuaren helburuak honakoak dira:

·        Metodologia, teknologia, material berrien eta baliabide digitalen erabilera sustatzea gelan, irakasteko eta ikasteko prozesuan.

·        Irakasteko eta ikasteko prozesuan, material eta baliabide digitalak egitea eta horiek geletan erabiltzea.

·        Ikastetxean aldaketa metodologiko eta pedagogikoa sustatzea.

 

Helburu horiek guztiak lortzeko irakasleen formazioa eta baliabide teknologikoak ezinbestekoak dira. Eskola 2.0 programa dela medio gelak internet-sarera konektatutako ordenagailuarekin eta arbel digitalekin hornituta daude. Horrez gain, LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleek eramangarri bana daukate. Azpiegitura horri etekinik atera ahal izateko irakasleok birziklatu edo arlo honetan daukagun ezagutza sendotu behar dugu. Hori da ikasturte honetarako lortu nahi dugun helburua.

Berrikuntza eta trebetasun proiektu honen bitartez ikastetxeko irakasleek zein ikasleek dituzten ohiko beharrei, baita bizi ari garen egoerak sortzen dituztenei ere, aurre egin nahi diegu.

Bestalde, IKT heldutasun maila ertaina lortu nahi dugu.