Gogoan duzu Lukasek ematen dion aholkua? Zer esan nahi du horrek? Horra pista bat!
“Lehenik norberaren buruari esan behar zaizkio gauzak argi eta garbi, besteei esan aurretik. Erreparatu al diezu alkatxofei?.” 72-73 or.
Beste kontu bat! Zergatik aukeratu zuen Augusto izena?
Gure galtzerdiak badaki Augusto Erromako enperadoreen titulua dela eta izen horren bidez, hasiko duen bizitza berriari enperadore baten moduko garrantzia eman nahi dio. Hortaz, ikus dezakezunez, izenak ez dira kasualitate hutsa, izenaren eta izanaren artean lotura handia dago.
Hau guztia kontuan hartuta, zein da galtzerdi-emearen izena? Izenaren eta izanaren arteko erlaziorik al dago? Zein?