Lan honek hiru atal ditu:
1. Liburua irakurri aurretik
Ikasleei eskatuko diegu hainbat koloretako galtzerdiak eramatea klasera eta liburuaren kapitulu bat irakurtzean, dagokion galtzerdi horren kolorea esekitoki edo tenderetetik kentzea.
Hipotesien bidez ikasleak motibatzea.
2. Irakurri bitartean (atalez atal, edo "galtzerdika" ariketa edo jarduera batzuk egitea).
3. Liburua irakurri ondoren
Euskal emakume idazleei buruzko ikerketa
Marrazkiak ordenatzea
Liburu honen kritikak lantzea
Liburua klasean ozen irakurtzea gomendatzen dizuegu. Gelan irakurri. Irakasleak ikasleei, ikasleek gelakideei. Taldean (txandakatuz) egin irakurketa, ozenki eta garbi irakurri. Ozenki irakurtzeko ohitura bultzatu.