Hona hemen Interneten aurkitu ditugun pista bakarrak, tamalez, ez daude euskaraz, baina moldatuko zarete, ezta? Bikoteka jarri eta irakurri, ea zer ulertzen duzuen!
Informazio bera ematen digute hiru liburuek? Zer irudi agertzen dira? Zer testu idatzia agertzen da bakoitzean?
Zein ote da liburuaren gaia?
Zer gertatuko ote da?
Nor ote da protagonista?
Non gertatuko ote da?
Zer garaitan gertatuko ote da?
Banaka, idatz itzazue galdera hauen erantzunak post-it batzuetan. Ondoren, horma-irudi bat osa ezazue denon post-itekin eta, liburua irakurri ondoren, konproba ezazue nor hurbildu den gehien, nork asmatu duen gehien.