"Orrialde honetan, euskarazko eta euskarara itzulitako klasikoak aurkituko dituzu labur labur kontatuta eta ilustrazioez jantzita. Nobelak, antzerkia, kantak, ipuinak… denetik biltzen du Klasikoen Txokoak, beti ere sorkuntza idatzia oinarri duten lanak izaki. Ikus-entzunezko narrazio digital hauen bidez euskal sortzaileen kalitatezko oparotasuna zabaldu nahi da, modu berri, ezberdin eta erakargarrian. "