Onarpenaren aldeko borroka eta une zailetan lagun sentitzearen garrantzia ikusarazten duen testigantza ausarta.
Markelek bere nerabezaroan bizi izan zuen borrokaren esperientzia pertsonala partekatu zuen, isolamendua eta bere nortasunaren ondoriozko laguntzarik eza ezaugarri izan zituena. Laguntza bilatzeko ahaleginak egin arren, kontsolamendua aurkitu zuen antzeko esperientziak bizi zituzten pertsonekin konektatzean. Gizarteak onarpen mailan aurrera egin duen arren, oraindik burlak eta iruzkin krudelak aurrez aurre jartzen ditu. Bere mezuak Harro Baztan bezalako komunitateen garrantzia azpimarratzen du, antzeko egoerak bizi dituztenei laguntza eta ulermena eskaintzen baitiete.
Nazioarteko bizipenak partekatu zituzten mahai-inguruan, eta munduko desberdintasun kulturalen eta errealitate sozialen inguruan hausnartzeko gonbita egin zuten.
Daukaguna baloratzeko eta gure mugen barruan zein kanpoan beste pertsona batzuek dituzten erronkak hobekiago ulertzeko gune aberasgarria.
Parte-hartzaileen artean, hainbat herrialdetan esperientzia duen prestatzaile fisiko bat, Ameriketako Estatu Batuetako irakasle bat eta haren alaba, baita Estatu Batuetan urtebete ikasten egondako ikasle bat, Grezian lan egin zuen boluntario bat, Saharako neskato bat hartzen duen pertsona bat, eta Bide Laguneko kide bat.
Mahai-inguruan, hemengo eta beste herrialdeetako nerabeen arteko desberdintasunez eta antzekotasunez hausnartu zuten parte-hartzaileek, eta errefuxiatuen kanpalekuetako eta antzeko tokietako muturreko pobrezia nabarmendu zuten. Bat etorri ziren aitortzean zein zoriontsuak diren errealitate horien aldean. Kanpoan egonda, etxeko gauza asko nola harritzen dituzten ere aipatu zuten, baina, itzultzean, nostalgia sentitzen dute bizitako esperientziengatik.
Jarduera baliagarria izan zen daukaguna baloratzeko eta gure mugen barruan zein kanpoan beste pertsona batzuek dituzten zailtasunez jabetzeko.
Glukosa maila odolean handitzea dakarren gaixotasun kronikoa da.
Institutuko irakasle eta ikasle ohi bat diabetes gaixotasunari buruz mintzatu ziren. Diabetesa izatea desabantailak eman bazien ere, ezer txarrik edo lotsarik horretan ez zegoela aipatu zuten, naturala baitzen.
Pertsona batek oroimen batengatik duen kezka, beldurra edo urduritasun sentimenduak.
Mutil batek antsietatearekin zuen esperientzia eta nola eramaten zuen kontatu zuen. Gainera, antsietate-atake bat duen norbaitekin topo eginez gero zer egin ere erakutsi zuen.
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioarekin arazoak, pentsamenduaren zurruntasuna eta aldaketak onartzeko erresistentzia izatea.
Asperger zuen neska batek bere bizitza nola izan zen urteetan zehar kontatu zuen, urteetan zehar jasandako abusua eta haien aurrean izandako erreakzioa aipatu zituen. Bukaeran, berak idatzitako idazki bat irakurri zen.
Pertsona batek jaiotzerakoan esleitu zaion sexu eta bere genero identitatearen artean desadostasuna sortzen duen egoera da. Haien burua, bizitzak ezarritako sexuaren kontrako bezala ikusten dituzten pertsonak dira eta gehienetan haien ongizaterako sexu aldaketa prozesu batetik pasa behar dira.
Transexualitate buruzko dokumental bat ikusi zen eta bideo-deiaz mutil trans batekin hitz egin zen bere transformazioa nola izan zen jakiteko.
Dokumentalak, transexualitatearen errealitatera gerturatzeko aukera paregabea ematen digu. Generoa, identitate sexuala, aniztasuna edo askatasuna bezelako gaiak trans begiradatik ikusi eta ulertzeko erronka planteatzen digu dokumentalak.