Jarduera hau Nafarroako Gobernuaren "Bakea eta Bizikidetza lantzen duten eskolak" proiektuaren barruan dago. Jarduera bi profesionalekin egin zen. Egoera desberdinak interpretatu ondoren, ikasleen parte-hartzearekin, estereotipoen gaia landu zuten. Jarduera honen bidez, aniztasunarekin lotutako hainbat arrazoirengatik egunero pertsona aunitzek jasaten duten diskriminazioari buruz hausnartu zuten ikasleek.
2025-2026 ikasturtea:
Zapalduaren Antzerkian oinarritua dagoen ekimen honek, antzerkiaren bidez, sentimenduak eta kontraesanak lantzea du helburu. Eszenatokian egunerokoan oinarrituriko zenbait egoera antzeztuko dira eta parte-hartzaileei aukera luzatuko zaie egoerei jarraipena nola eman nahi dieten erabakitzeko. Parte hartze zuzena bultzatzen da.
Kulturarteko aniztasuna azken hamarkadan Nafarroan inpaktu handia izan duen errealitate bat da. Gizartean dituen ondorioak begi-bistakoak dira eta batzuetan errespetuzkoak ez diren diskurtsoak eraikitzen dira. Jarduera honek antzerki-foruma baliatzen du banakako zein talde mailako hausnarketa sustatzeko, gure gizarteko aniztasunari eta kulturartekotasunaren alde lan egin beharrari buruz. Antzerkiforumaren dinamika berritzailea baliatuz, helburua neska-mutilei esperientzia bat eskaintzea da jarrera arrazista eta xenofoboak identifika ditzaten eta, orobat, gizarte inklusiboago batekiko konpromisoa hartzeko aukera izan dezaten.