BILTEGI bat edo artxibo eta karpetak gestionatzeko gunea da. Edozein motako artxiboak bertara igo ditzazkegu:
Karpeta eta dokumentuei nahi ditugun baimenak eman ahal diegu: ikusi / editatu…
Karpeta bateko dokumentuek, kontrakoa adierazten ez bada, karpetako baimenak hartzen dituzte.
Karpetak eta artxiboak zerrenda moduan edo kuadrikula bezala ikus daitezke eskuma goikaldeko sakatuta.
Artxiboak errazago eta erosoago igotzen dira Chrome nabigatzailearekin; nahikoa da herrestan eramatea nahi dugun karpetara.
Ondo ezberdindu beharreko atalak:
NIRE UNITATEA: Norbere Unitatea ahalik eta modu egokienean ordenatzea komeni da.
UNITATE PARTEKATUAK:
Unitate hauek ez dute "jabe" zehatzik, ezta beraz bertan dauden dokumentuak, nolabait esatearrren erakundearenak dira.
Mintegietan, proiektuetan edota talde kooperatiboetan lan egiteko erabilgarriak.
Ikastetxeko antolaketan irakasle guztiok izan behar dituzue Unitate Partekatuetan:
Mintegietako karpeta orokorrak.
Ikastetxeko dokumentazio orokorra: Irakasleon esku egon behar dituzten karpeta eta dokumentuak.
STEAM proiektua.
NIREKIN PARTEKATUTAKOAK:
Gomendioa: "Kajon desastre" ez bihurtzeko gurekin partekatzen duten eta interesgarria deritzogun edozein karpeta edo artxibo berehala "Norbere Unitatean" gorde modu ordenatuan.