Ikastetxean dauden ordenadorez hornitutako 121, 130 eta 133 gelak Inika bitartez erreserbatu ahal izango dira “Ordenadore gelak” deritzon multzoan irailaren 23tik aurrera behin bertan eman behar diren IKT eta Diseinu ikasgaiei lotutako ordutegiak sartuta eta beraientzat gordeta daudela bermatuta.
Gela hau erabiltzeak “Ordenadore gelen erabilera arauak" errespetatzea suposatzen du.
Irakaslearentzako oharrak:
Ziurtatu saio ondoren gelako atea itxita geratu dela.
Ikasleentzako oharrak kontuan hartu eta seriotasunez aplikatu.
Ikasleentzako oharrak: (Infografia)
Gela txukun utzi:
Aulkiak ordenatuta
Arbela borratuta
Mahaiak garbi mantendu: paper hondarrak, borragoma hondakinak…
Gelan ezin da ezer jan edota edan.
Ikasleek beti ordenadore berdina erabiliko dute, eta ekipo guztia aurkitu duten bezala utzi behar dute. Hau irakasleak kontrolatu behar du.
Ordenadore guztiak konfigurazio berdina izan behar dute. Horregatik mahaigaineko ikonoak ezin dira kendu, ezta aldatu ere ez.
Ezin da Windows-en konfigurazioa aldatu (fondoa, pantaila babeslea .. .) ezta atzipen zuzenik mahaigainean utzi.
Konfigurazio ariketak egin behar badira, ondoren, hasierako konfigurazioa utzi behar da hurrengo taldea datorrenerako. Hau ikasleen eta irakaslearen ardura da.
Ez instalatu edo desinstalatu programarik irakaslearen baimenik gabe.
Ezin dira internetetik programa edo artxiboak irakaslearen baimenik gabe jaitsi. Hau behar beharrezko araua da! Oso zehatz gorde behar den araua da!
Jarduera amaitu ondoren, baimenarekin jaitsitako fitxategiak ordenagailutik ezabatu.
Gela utzi aurretik, azken saioa bada itzali ekipoa era egokian (ordenadorea, inpresora, bozgorailuak, .. .) eta azken saioa ez bada, amaitu saioa era egokian.
Abisua eman dagokion prozedura erabilita: “Matxurak - Inika bitartez”