Ikastetxearen digitalizazio bidean, ikasleak ere partaide, protagonista eta eragile izatea nahi dugu, ekarpen asko eta garrantzitsuak egin ditzaketela pentsatzen dugulako. Hori dela eta, ikasle eta irakasleak parte hartuko duten IKTeroen ORDEZKARIEN batzordeak eratuko ditugu.
Alde batetik, batzorde horiekin komunikazio sare bat osatzea da helburua. Hau da, ikastetxeko IKTen funtzionamenduaren inguruan nahiz IKT berrikuntzen gainean sortzen diren berriak eskola komunitate guztiari zabaltzeko. Bestalde, batzordeko partaideak IKTetan trebatuak izatea komeni da, horrela egunerokotasunean sortzen diren arazoak bideratzeko lagungarri izan daitezkeelako, eta ideia berriak proposatzeko nahiz IKTekin erlazionatutako lan berriak aurrera eramateko protagonista izan daitezkeelako.
Ikasgela bakoitzean IKTero ordezkari bat (eta ordezko beste bat) aukeratzen dira. Gelako IKTeroak izateko prest dauden ikasleek, bolondres aurkezten dute bere burua.
Batzordearen funtzionamendua:
Gutxienez hiruhileko bakoitzean behin biltzea.
Eguna eta ordua aldatuko lirateke klase-saio ezberdinei eragiteko.
Batzorde ezberdinak daude ikasle mailaren arabera: DBH1 &2, DBH 3&4, Batxilergoa 1&2, Zikloak, ZIG & Gela Egonkorra
IKTero ordezkarien funtzioak:
Taldeko Calendar agendan epea duten lan eta azterketa, zein irteerak irakasleekin batera idatzi ahal izatea, taldeko guztiok ikusi ahal izateko.
IKT batzordean parte hartu eta bertan gelan IKT inguruan dituzten proposamen, ideiak eta ekarpenak ekartzea.
IKTero hauek ez dute zertan gelako ordezkari nagusiak izan behar, lanak banatu asmoz.