2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan Mentoretza digitalaren lana aurrera eramateko erabilitako guneak:
Digitalizazio Plana: IPDa egiteko
Curriculuma & Konpetentzia Digitala: A1 eta A2 ikastaroak
DigCompEdu Mintegia
Ikastetxearen zereginak ondokoak izango dira Hezkuntza Saileko "Curriculuma eta Ebaluazioa" lan ildo nagusiaren "Digitalizazio" atalaren barruan:
Ikastetxeko Digitalizazio Proiektuaren inplementazioa
Irakasleen Konpetentzia Digitalean eta Curriculumaren ezagutzan sakontzea
Eta mentoreek, Sistema Digitalizatzeko Planaren buru den taldearen, DigiTaldea gidapean, ikastetxeekin lan egin dute hurrengo bi helburu nagusiekin:
1. helburua.- Ikastetxearen Proiektu Digitala diseinatzen laguntzea
2. helburua.- Ikastetxeko irakasleen gaitasun digitalerako akreditazioa lortzen laguntzea
1. helburua.- Ikastetxearen Proiektu Digitala idatzia izatea, klaustroan onartzea eta Hezigunera igotzea ekainaren 16rako
2. helburua.- Irakasleen %80ak konpetentzia digitala akreditatua izatea ikasturte amaieran “Curriculuma eta digitalizazioa” deritzon ikastaroaren bitartez
3. helburua.- Irakasleen gaitasun digitaletatik abiatuta hurrengo ikasturterako prestakuntza-plana prestatzea