AGENDA 2030
Kaixo lagunok!
Eskolako Agenda 2030 taldea gara!
Web orrialde honen bitartez gure eskolaren A2030 inguruko kontuak partekatuko dizkizuegu: albisteak, argazki eta bideoak, klasean jorratutako jarduerak, txangoak, informazioa, egun bereziak...
Gainera, hilabetean behin esaldi bat aukeratuko dugu eta hemen bertan erantsiko dizuegu.
Hilabetero berritzen dugu web orrialdea, hortaz, animatzen zaituztegu noizean behin hemendik bueltatxo bat ematera, kontu interesgarriak agertuko dira eta.
Zuek ere orrialde honen partaide bilakatu zaitezkete. Horretarako, beheko posta elektronikora idatzi ahal duzue eta guk gehituko ditugu nahi dituzuen ekarpenak.
GUZTIAK A2030 TALDEA GARA!!!