Emakumearen alde gu ere bagaude!
Hilabete honetan martxoaren 8an emakumearen eguna ospatu dugu. Egun honetan, COAMIko ikasleok genero berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzeko garrantzia azpimarratzeko jarduerak egin ditugu.
Zuhaitzak zaintzea zure burua zainztea da.
Urtero, martxoaren 21ean, zuhaitzaren eguna ospatzen dugu COAMIn. Zentrotik egun honi hainbesteko garrantzia emateko arrazoia bi arrazoi nagusi dira: zuhaitzek gure planetan bizitzarako duten garrantzia eta mundu mailan egiten den etengabeko baso-soiltzea. Aldian behin albistetan entzuten ditugu amazoniako zuhaitzen ustiapena biderkatu egiten dela eta "munduaren birika" murrizten ari dela. Baina ez dugu hain urrun joan beharrik, izan ere, 2005etik Euskadin 4.000 hektarea murriztu baita basoen azalera. Horregatik guztiagatik, gaur gogorarazten dizuegu zuhaitzak zaintzea zure burua zaintzea dela.
Martxoaren 21ean ospatu dugu zuhaitzaren eguna. Egun horretan hamaiketako moduan sagar bat jan dugu, baina horretaz gain zuhaitzen maketak sortu ditugu, hona hemen maketa hauetako batzuk 👇