Inauterietan ere sexismoari STOP!
Gure bizitza osoan zehar ikusi dugu nola telebistan neskek panpinekin jolasten duten eta mutilek futbolera, nola jostailuen aldizkarietan nesken atala arrosaz dago eta mutilena, berriz, urdinez. Hori inauterietan ere gertatzen da, neskak txanogorritxuz mozorrotuta eta mutilak otsoz, neskak kanpanillaz eta mutilak Peter Panez, etab. Nahikoa da! Hau amaitu egin behar da, eta COAMIn une honetatik hasiko gara hau aldatzen. Egin dezagun inauterietan mozorroak gure sexuaren araberakoak ez izatea!