-Gehiegizko erabilera: arazoa ez da teknologia asko erabiltzea, baizik eta horrek izan ditzakeen ondorio negatiboak - ikasketak, loa, harreman sozialak...-
-Pribatutasuna arriskuan jartzea: informazio pribatu asko partekatuz gero, norbaitek datu horien erabilera maltzurra egin dezake.
Zer topatzen duten (edo zer jasotzen duten)
-Eduki desegokiak: euren adinerako konplexuak, negatiboak, arrisku portaerak bultzatzen dituztenak...
-Albiste faltsuak, iruzurrak: mezu alarmistak, iritziak manipulatu nahi dituztenak gezurrak, etekina ateratzea helburu dutenak (publizitatea, datu pertsonalak, iritzi publikoa nahastea...)
-Birusak eta bestelako programa maltzurrak: iragarkiak erakusteko, datuak lapurtzeko, gailuak blokeatzeko...
Norekin harremantzen diren
-Kontaktua ezezagunekin: beharbada, identitate faltsua erabiltzen duten pertsonak izan daitezke, batzuetan helburu sexualekin (Grooming-a)
-Ziberjazarpena: nahita mina eragitea teknologia digitalen erabilera sistematikoarekin. Edozein momentu eta tokitan gertatu daiteke, oso arin hedatzen da eta denboran iraunkorra da.
-Ziberkontrola: bere bikoteak kontrol sistematikoa egiten badio - non dagoen, zer partekatzen duen, norekin hitz egiten duen..-
Zenbait kontzeptu:
SHARENTING:
Familiak adin txikiko baten informazio pribatua partekatzen duenean
IDENTITATE FALTSUAK:
Interneten adin txikiko baten plantak egiten dituzten heldu asko dabiltza, datu pertsonalak, irudi sexualak, kontaktu fisikoa... bila dabiltzanak
SEXTING-A:
Eduki sexualak (norberaren argazkiak, bideoak...) Internetez partekatzea.
EZ AHAZTEKO
Edonor izan daiteke biktima edo erruduna. Gure adin txikikoek ere eduki desegokiak partekatu ditzakete, mezu umiliagarriak bidali, beste pertsona batzuengan jazarpena egin... Prebentzioak aukera hori ere kontuan hartu behar du.