-Berba egin eta entzun: konfiantzazko giroa sortu, behar den denbora eta espazioa utziz, gertatutakoa kontatu dezaten.
-Erantzuna zaindu: beharbada, ez da errua botatzeko edo neurriz kanpo erreakzionatzeko momentua. Soluzioa topatu nahi bada, beharrezkoa da konfiantza eta segurtasuna transmititzea.
-Babesa erakutsi: oso garrantzitsua da ulertaraztea euren ondoan egongo garela, eta elkarrekin irtenbidea topatuko dugula.
Laguntza eskatu
-Egindakoaren larritasuna baloratu: sarean gertatzen diren arazoak konplexuak izan daitezke eta ondorio larriak ekarri ditzakete. Erreakzionatu eta neurriak hartu.
-Profesionalekin kontsultatu: arazoaren larritasuna kontuan hartuta, segurtasun zentroetara edo sare sozialetako laguntza eta salaketa kanaletara. Baita ere, ikastetxean, osasun zentroan edo polizian.
Behatu
-Informazioa kontrastatu: ziurtatu adin txikikoak esandakoa egia dela. Adingabe gehiago inplikatuta badaude, euren guraso edo tutoreekin kontaktuan jarri, egoera argitu eta hurrengo urratsak egiteko.
-Ebidentziak gorde: erabilgarria izaten da arazoaren frogak izan daitezkeen mezuen, argazkien.. pantaila-kapturak egitea.