IKASLE ETORRI BERRIAK

 GURE GELETAN

Hizkuntza komunikaziorako konpetentziak berebiziko eragina du eskolatze prozesuan eta inork ez du zalantzan jartzen ikasle etorkinek izugarrizko ahalegina egin behar izaten dutela eskolako hizkuntzaz jabetzeko. Horregatik, irakasleek –eta, bereziki, hizkuntza indartzeko irakasleek– prestakuntza berezia behar dute ikasle “etorri berri”en azkartze-prozesu horretan lagundu ahal izateko: ikasleen egoerak eta kulturarteko gakoak ezagutu, bigarren hizkuntzen didaktikaz oinarrizko prestakuntza jaso, programak eta norbanako planak berrikusi… 

Aldi berean, ikasle horiek erreferentzia gela batean daude gainontzeko ikasle eta irakasleekin. Ikasle horien arrakasta denon ardura da. Ikastetxearen inplikazioa ezinbestekoa da. 

Webgune honek hasiera batean, hizkuntza indartzeko irakasleekin garatutako berariazko formazioko materialak eta baliabideak biltzeko prestatu zen. Baina, gaur egun, ikastetxeko irakasleen informazio eta formaziorako interesgarriak eta beharrezkoak diren materialak biltzea du helburu.