Abiapuntua kulturartekotasuna

KULTURARTEKO  HEZKUNTZA

Ikastetxean kulturarteko hezkuntza sustatu behar dugu ikasle guztien inklusioa lortuko badugu.  Hortaz, besteak beste, gure artean hitz egiten diren hizkuntzen aniztasunaren berri izan behar dugu, bai eta ikasle etorkinen hizkuntzek zer-nolako ezaugarriak dituzten ere, eskolara egokitzeko eta gure hizkuntza ikasteko eta irakasteko prozesuan eragina izango baitute. 

Helburu horiek betetzera datoz proposatzen ditugun 101L webgunea eta Hizkuntza etorkinak liburua. Horiez gain, ikastetxean landu daitezkeen zenbait sekuentzia didaktiko ekarri ditugu. Hizkuntza aniztasunaren kontzientzia piztea ez ezik, ikasle etorri berrien egoera emozionalaz eta gizarte inlusioaz ere gogoeta egitea dute helburu.

101L

Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzen aniztasuna eta aniztasun kulturala ezagutarazteko proiektua

        Hizkuntza etorkinak

Etorkinen hizkuntzen eta kulturen gaineko ezaugarriak. Irakasleentzako tresna,  ikasle etorkinen egokitzapenean laguntzeko.

Unitate didaktikoak kulturarteko hezkuntza garatzen laguntzeko 

HIZKUNTZEN DIDAKTIKA

Hizkuntzak ikasteko prozesua luzea da. Ikasle etorri berriek beste hizkuntza bat ikasi behar dute eta funtsezkoa dute, hasteko, harremanetarako hizkuntza garatzea. Hala ere, harremanetarako hizkuntza ez da eskolako jakintza-arloak jorratzeko nahikoa; izan ere, hizkuntza akademikoa abstraktuagoa da, testuingurutik kanpokoa eta lanketa espezifikoa behar du.

Atal honetan, harremanetarako hizkuntza nahiz hizkuntza akademikoa garatzen laguntzeko gidak  eta orientabideak bildu ditugu.

Eskola kulturaniztunetan ikastea eta irakastea

5.-Harremanetarako hizkuntza_Hizkuntza akademikoa vs lagunartekoa.pdf
Entre-palabras-y-voces-(2).pdf
OINARRIZKO IRIZPIDE DIDAKTIKO-METODOLOGIKOAK.pdf