IGE (Ikasleen Gurasoen Elkartea) elkarteko kuota
ordaintzen dugun guztiok osatzen dugu.
Hilabete bakoitzeko lehen astelehenetan elkartzen gara 16:45-18:00 IGE gelan, patioan (sarrera ate nagusitik). Hurbil zaitez!
Urteko kuota: 17 € familia bakoitzeko.
Beharrezkoa eskolaz kanpoko ekintzetara apuntatzekotan.
Euskadiko Kutxa: IBAN ES05 3035 0185 55 1850024279
*Kontzeptuan "AMPA + ikasleen izen abizenak" adierazi.
Sar zaitez ! ;) (hemen sakatu)
Badakigu guztiok oso liatuta gabiltzala egunerokotasunarekin, baina laguntzeko modu ezberdinak daude eta guztiak ongietorriak dira:
Ezin naiz inoiz eskolara hurbildu:
kuota ordain dezakezu eta IGEari ekonomikoki lagunduko diozu.
Puntualki eskuragarri egon naiteke:
Guraso-elkarteak unean-unean laguntza eskatzen duenean jarduera jakin baterako, azoka txikiren batean, txokolataduren batean, ikasturte amaierako festarako... beti dago zerbait egiteko, prestatzeko edo jasotzeko, txanda jakin baterako eskain zenezake...
Hilean behin bilerara hurbildu naiteke:
Bileretan erabakiak hartzen dira eta sortzen diren arazoak entzuten dira.
Ordutegiak eta instalazioen erabilpena koordinatzen dira, ordainketak gestionatu, materiala erosten da eta jardueren garapenean sor daitezkeen zailtasunak konpontzen saiatzen gara.
Goizeko gela, Ingelesa, Txikirritmo, Abesbatza, Yoga, Kitsune, Dantza modernoa, Jolas gela, Gimnastika erritmikoa, Saskibaloia, Multiekintza, Shensido, Antzerkia.
Erakunde publikoen dirulaguntzak gestionatzen ditugu: Udalekoa, Bizkaiko Foru Aldundikoa eta Eusko Jaurlaritzakoa. Eskaerak prestatzen ditugu, beharrezko agiriak biltzen, OOGren oniritzia jasotzen dugu beharrezkoa izatekotan, jasotako diruaren helburua aukeratzen dugu eta gastuak justifikatzen ditugu.
Ikasleak igerilekura eta liburutegira eramaten dituzten autobusen gastuaren erdia ordaintzen da, motxila bidaiariak, jaiak, ekitaldiak, etab.
Irakasleekin batera eskolako jaiak eta ekitaldiak antolatzen ditugu.
Euskararen eguna, Olentzero, Txokolatada, Inauteriak, Liburuaren eguna, Eskolaz kanpoko jardueren jaia, Ikasturte bukaerako jaia, etab.
Asociación de padres y madres del colegio público Basurto.
Zankoeta kalea 2, 48012 Bilbao
email: ige-ampa@basurtoikastetxea.net
blog: basurtokogurasoak.com