Laster argitaratuko dira ikasturte honetan eskainiko diren eskolaz kanpoko jarduerak.
2024-2025 ikasturterako eskolaz kanpoko jarduerak.
IGE kuota derrigorrezkoa da eskolaz kanpoko ekintzetara apuntatzen familia ororentzat. (17 € urtean familia bakoitzeko) Euskadiko Kutxan ordaindu:
IBAN ES05 3035 0185 55 1850024279* "IGE + ikasleen izenak" kontzeptuan adierazi.
Eskolaz kanpoko guztiak urrian hasi eta maiatzean amaituko dira. Ingelesa izan ezik, ekainean amaituko baita. Ordutegiak alda daitezke.
BERRIA: Kontuz ordutegiarekin!! Ikasturte honetan eskolaz kanpokoak ez dira eskolatik irtetean jarraitzen. Eskolaz kanpoko 16:45-17: 45 ordutegiarekin, familiek hartuko dute adingabea eta eskolaz kanpoko ordutegira eramango dute. Eskolaz kanpoko asteazkeneko 14:50en kasuan, jarraitu egingo dira eta jantokiko begiraleek hurbilduko dute adingabea.
Jardueraren lehen astea ate irekiena da, izena emanda ez zauden jarduera bat ikustera hurbil zaitezke.
Jarduera ikasturte osorako izaten saiatu behar da. Baja izanez gero, aldez aurretik jakinaraziko da, edo hilabetea hasi ondoren, osorik kobratuko da.
Jarduera guztiak ikastetxean egiten dira lanaldia amaitzean edo eskola-ordutegiaren barruan.
Jardueretan izena eman ahal izateko, ezin da aurreko urteetako jardueren hileko zorrik eduki, ezta IGEaren kuotarik ere.