Hiruhileko honetan umeen siluetak egiten ibiliko gara. Honi esker, neurtzeko unitate desberdinak erabili ahal izango ditugu, konbentzionak (adb. metroa) eta ez konbentzionalak (adb. oinak, eskuak...).
Ikusi besterik ez dago lagun hauen poza!
Regletak pasiloko alde batetik besteraino jarri zituzten eta ondoren neurketan hasi ziren..... azkenean 10m eta 80cm zituela neurtu ahal izan zuten!
Kanika pista polita osatu dute bikote honek!
Suge bat jantzi eta erantzi dugu bloke logikoekin.
Xanen eta Iraik aste burua kanpoan pasa eta begira zelako altxorra ekarri diguten eskolara! Lerro batean jarri eta zenbatzen ibili ginen.
Ondoren gure sistema hamartarra kontutan izanik multzoak egiten genituen. Amaiera modura, 2 hamarreko eta 9 bateko zituztela idatzi zuen arduradunak.
Montessori-ren "Caja de usos" da goiko irudian agertzen dena. Bertan zenbakien segida, zenbakien grafia, kantiteak, ordena..... Gauza asko landu daitezke.
Hirukote honek eraikuntza eder hau egin ondoren, Matematika txostenean animalien zenbatekoa, animalien izenak....idatzi zituzten.
Ezkerrean xakean buru belarri, eta eskuinean berriz neurketekin eten gabe.
Regletekin buru-kalkulua edo problemak lantzen.
Geometrix-ekin txikienak ere buruari eragiten.
Aizarnazabal-go etorkizuneko arkitektuak jo ta su!
Bloke logikoekin ere eraikuntzak lantzen.
Zenbat polikubo?, zein koloretakoak?, zenbat neurtzen ote du?