Zein koloretakoak dira egurtxoak? Zenbat balio dute?
Zenbat bateko behar ditut hirukoa osatzeko?
Zein da handiagoa? eta txikiagoa?
Paperezko egazkinak egin dituzte. Pasiloan ia noren egazkina hurrunago iristen den ikusi nahi dute.
Tirada bakoitzean airean eginiko distantzia neurtzea izan da azken xedea.
Kasu honetan ere neurketak egiten ibili da lagun talde hau.
Joko honetan, dadoetan ateratzen diren kopuruak zenbatu behar dira. Kantitate handiagoak edo txikiagoak dado kopuruaren arabera erabili ahal izango dira. Atera den zenbakia ordezkatzen duen regletarik ez balu aurkariak, kopuru hori lortzeko zein regleta batu beharko dituen pentsatu beharko da.
Binaka, hirunaka....
Joko honetan, dadoetan ateratzen den zifra ordezkatzen duen regleta jarriko da mahaian. Hamar tiraden ondoren, nork lortu duen regleta kopuru luzegoa izango da kontuan.
Dado gehiago erabiliz gero kopuruak handiagotuko dira kasu honetan ere.
DORTOKA DANTZARIA
Bi dado ditugu: batean koloreak agertzen dira eta bestean zilindroen tamaina.
Ahalik eta zilindro gehien jarri beharko ditugu dortoka dantzan hasi eta denak bota aurretik!