GARILE proiektuko bigarren saioa, Abenduaren 12an izan zen.
Ilusio handiz bizi izan genuen arratsaldea, izan ere, Maddigaz batera Maria Angeles eta Abel etorri ziren gaztetan beraiek garia nola ereiten zuten azaltzera eta gure Ikastetxeko atzeko soloan EREIKETA HANDIA egiten laguntzera. Ohore handia izan zen, kontakizun eta bizipen hori gure hurbileko nagusiengandik berreskuratzea. Gainera, Euskadi Irratiko Jon Artanoren bisita izan genuen eta elkarrizketa batzuk egin zizkigun.
MILLA ESKER GUZTIOI ZUEN HURBILTASUNAGATIK!!!