2017tik Errigoitin Ama oreagaz egindako ogi ekologikoa eskaintzen du Maddi Amezagak.
Nekazaritza iraunkorrari lotutako okintza da, bertako nekazarien produktuak erabiliaz sortutakoa.
Maddiren beste Proiektu bat dugu GARILE
Gure inguruko Baserrietan, garia oinarrizko laborantza izan zen urte askotan, izan be, Bizkaieraz hilabete batzuek gariaren ekoizpen zikloari erreferentzia egiten diote (Garile: garia batzeko hilabetea, uztaila adibidez).
Erabat galdu eta hain garrantzitsua izan zen ziklo hori berreskuratzeko ahaleginean, Errigoitiko testigantzak batuz, dokumentatuz eta gari landaketa berrieri ekinez abiatu da Amezaga.
Informazio gehiago: https://www.instagram.com/_garile_/
Urremendi Landa Garapenaren Elkarteak antolatutako, enpresa ideia lehiaketako bigarren saria eskuratu du. Igurumen-hezkuntzako eta landa-ekintzailetzako ekimena izanik, Errigoitin eta Busturialdean gari tradizionala eta haren nekazaritza-kultura berreskuratzeko asmoa du.