Henar ere papiroflexia egitera ausartu da eta gurekin konpartitu ditu egindako lan polit hauek.
MILA ESKER, HENAR!
Hona hemen Egoitzek egin dituen papiroflexia teknikarekin egindako lan zoragarriak.
ESKERRIK ASKO EGOITZ!!
Asteburu honetan, eguraldi txarra egin duenez, Maialen eta bere ahizpa harriak margotzen egon dira. Begira, begira zein politak geratu diren.
Iraiak papiroflexia teknikarekin egin dituen animaliak erakusten dizkigu. Oso ongi Iraia!!!
Eskarrik asko!!
Begira Xare nola aritzen den konpasarekin! Badirudi ondo moldatzen dela ezta? Arkitekto baten itxura du.
Loreak eta Itzelek primeran pasa dute elkarrekin asteburu honetan
Danelek bere baratzeko argazkia bidali digu eta begira zer dioen:
Orain dela hilabete bat ilarrak landatu nituen aitarekin. Begira nola dauden!!! Oraindik ez dira ilarrak atera, baina berehala batzuk jasotzea espero dugu.
Ziur benetako zaporea dutela !!!!
MAIATZAK 25, ASTELEHENA
Begira Ismak egindako eskulana!!
Ilargi - lanpara bat da. Badakizue nola egin duen?
Hasteko, puxika bat puztu eta sukaldeko paperaz estali (3 kapa inguru). Komuneko paperarekin kraterrak egiten dira.
Guztiz lehortuta dagoenean, ilargi osoa zuriz margotu eta berriro lehortzen utzi.
Ondoren, beltza eta zuria, pixkat nahastuta, ilargia margotu, pixkanaka, kolpe txikitxoak emanez. Lehortzen utzi.
Berriro zuriz margotu ilargi osoa eta lehortzen denean, puxika zulatu.
Amaitzeko, barrualdean argizko girlanda bat jarri eta hona hemen emaitza!
Atzo, Maiatzak 17, LGTBIQ fobia aurkako nazioarteko eguna ospatu zen./ Ayer, 17 de Mayo, se celebró el Día Internacional contra la LGTBIQ fobia.
EZ AHAZTU!!
DESBERDINTASUNEK ABERASTEN GAITUZTE, ERRESPETUAK ELKARTZEN GAITU !!
NO OLVIDÉIS!!
¡¡LAS DIFERENCIAS NOS ENRIQUECEN, EL RESPETO NOS UNE!!
Iraiak konpartitu nahi digu bere " MOMENTU ATESEGINEN ONTZIA"
Bere aurpegiak esaten digu une gozo horiek berpizten ari dela.
Atzo Iagok "OSASUDONUTS"-ak egin zituen! Hmmmm ze goxoak egon behar diren!
Badakizue zeintzuk diren osagaiak? Iagok konpartitu ditu eta hauek dira:
MILA ESKER, SUKALDARI!
Danelek asteburuan askari ederra prestatu zuen, krepeak eta tortitak!!! Ummmm zein goxoak!!! Sukaldari profesional baten tresnak erabili zituen. Errezeta bidali beharko diguzu!
Naroa sukaldatzen....Lehiaketa baterako praktikak egiten??? Itxura ezin hobea!!
Begira zein opari polita egin digun Nereak!!! Bizi izan ditugun une goxoak eta dibertigarriak gogoratzeko!!!!
ZORIONAAAKKK!!! apirilean urteak bete dituzuenoi!!!!!
AUPA KERMAN!!
Prudentzio Deunaren egunean danborra jotzen aritu zen Kerman bere arrebarekin batera eta gurekin konpartitu nahi izan du.
MILA ESKER!!
Sukaldari bikainak dauzkagu gure artean!
A ze itxura, Kerman eta Ekhine!!!
Aimarren aurpegiagatik esan ahal da sukaldatu duena primeran atera zaiola.
Benetan itxura ederrakoak zure "Zurtoin beteak".
ON EGIN !!
Markel Erasok puzzle bat eta hegazkin bat egin ditu. Oso politak! Eskerrik asko!
Nereak irakurri duen "ELEFANTE txori-bihotza" liburuaren marrazkitxoa oparitzen digu.
Bere gustokoa izan dela dirudi!!
Nahiak denbora izan du gauza asko egiteko: hesia margotu , sukaldatu , argazkiak atera... Zein ongi!!
Oporretan Loreak oso tarta ona eta polita egin du...
Eta oso langilea denez, txorien janleku zoragarri bat eraiki du. Begira, begira!
Lexuriri asko gustatzen zaio sukaldaritza eta bere aititeren errezeta jarraituz, etxeko guztientzat zelako "paella" egin duen! Hemen daude pauso guztien argazkiak.
Zer moduz oporrak??? Zuen sormenari eman diozue?? Ziur ez zaretela aspertu, ezta??
Gure Danel oporretan "Einstein" modura aritu da eta bideo honetan agertzen dira berak egindako esperimentuak. Oso ondo!!
Ekhinek eskulan eder bat egin du oporretan! ARTISTA!! Begira, begira!
Claudiak oporretan egindako marrazkitxo bat bidali digu! Mendira igotzeko gogoa, ezta?
Danik ere marrazki bat konpartitu du gurekin guztioi animoak emateko. Bai, Dani, ELKARREKIN LORTUKO DUGU!
Loreak gosaltzeko egindako batidoa. Zoragarria!
Joan den ikasturtean Master Chef Junior egindako proiektuaren eragina izango da? Oso ondo! Zorionak!
Mila esker bidaltzeagatik! Apirilak, 6
Apirilak 6, astelehena
Iagok egindako esperimentua erakutsiko dizuet!
Poltsa bat urez bete du eta arkatzak zeharkatu ditu poltsaren alde batetik bestera ur tantarik erori gabe!
ZORIONAK IAGO!!
Mikel oso harro dago egin duen eskulanarekin, "Kutxa Magikoa"jolasean aritzeko.
Lan handia egin duzu!! Aupa artista!!
Apirilak, 2
Gure Nereak zenbat lan egin duen!!!
Zure aurpegiak esaten du oso gozoa atera zaizula KREPA!! Ummmm!!!
Bikain Nerea!!!
Lexuri oso sukaldari ona da eta tarta goxo hau prestatzen ari da.
Pasa den ikasturteko MASTER CHEF proiektuak eragina eduki du. Oso ondo. Mila esker! Apirilak, 1
Hodeik Unibertsoko proiektua gogorarazi digu egindako lan zoragarriekin. Eskerrik asko!
Apirilak,1
Nahiak "El mago de Oz" irukurri du eta bere hitzekin berridazten ari da. Apirilak, 1
Maialen sukaldatzen aritu da egun hauetan eta bizkotxo eder hauek egin ditu. Gordeko diguzu zatitxo bat?
Markel Eraso dinosauroen garaian egon da. Lan bikaina egin duzu! Eskerrik asko!
Martxoak, 31
Xabiren eskulana erakusten dizuet! Haizearekin borrokatzen ari den zuhaitz baten irudia egin du. Izugarri polita!
PONPOIAK
TXOTXONGILOAK
EMOZIOAK
Maialen Alfagemek bere lanekin emozioak azaldu dizkigu. Oso lan zoragarriak egin dituzu! Esker anitz !
Martxoak, 31
Loreak , bere ostadarrarekin itxaropenak ematen dizkigu. Oso ondo! Eskerrik asko! Martxoak, 31
Madarizko bizkotxoa
Horrela jarraituz "MASTER CHEF JUNIOR"-era apuntatuko zaitut!!!
Ederto DANEL !!!
Henar ere animatu da bere lana bidaltzera!!
Zuhaitz batek lau urtaroetan zehar daukan itxura-aldaketa erakusten digu. Lan bikaina!
ZORIONAK ARTISTA!!
Txokolatezko madalenak? Gustatuko litzaidake dastatzea!!
Primeran Iraia!!!
Iagok munduan bizitzen ari garen egoera primeran islatu du marrazki honetan, "Quédate en casa" mezuarekin batera. ESKERRIK ASKO, IAGO!
Begira Eiderrek bidali digun paisaia! Oso polita, Eider! Zuhaitzak eta guzti!!
Hemen dugu Xare sukaldari!!
Dirudienez bizkotxo bat prestatzen ari da. Umm!! Ziur goxoa egongo dela. Oso ongi Xare!!
Ametsek ere oso lan polita egin du asteburu honetan. Otzadarra! Zein ederra, Amets!!! Denon itxaropenak pizteko!. Eta panpin berdea oso ondo egin duzu ere bai. MILA ESKER!!!
Martxoak,30
Kaixo lagunak!
Atal honetan zuek egindako eskulanak, marrazkiak edota errezetak zintzilikatuko ditugu.
Asteburu honetan Ismak egin duen lan polita ikusi dezakezue. Eskerrik asko Isma!
Animatu zaitezte gehiago egitera!