- PARATESTUAK ERABILI

Paratestuak:

Testuarekin batera datorrena, testu beraren inguruan daukaguna.

Testua aurkezten, inguratzen, mugatzen, mozten, tartekatzen, gehitzen eta bururatzen duten ezaugarri guztiek paratestua osatzen dute.

Hitzezko paratestuak: Aurkibidea, tituluak eta azpitituluak, hitzaurrea, bibliografia, oin-oharrak, azaleko eta kontrazalako testuak, ...

Paratestu ikonikoak: irudiak, eskemak, argazkiak, marrazkiak, tipografia aldaerak, ...


Zer egin?

- Hipotesiak sortzeko erabili. Ikasleei liburua eman eta galdetu istorioa zelangoa izango den esateko, baina liburua (edo istorioa) irakurri gabe. Batzuek titulua erabiliko dute, beste batzuk marrazkiak, honek zenbait paratestu erabiliko ditu, beste hark zer egin behar duen ez du jakingo, ... irakasleak behatuko ditu jokaerak eta zailtasunak. Laguntza ere eman egingo du.

Bigarren momentu batean, zerbait esateko duten ikasleek kontatuko dute beren ustez nolako istorio datorren liburuan, edo harrapatu dituzten zertzeladak. Fase honetan garrantzitsuena zera da, ikasleak iritzi hori nondik atera duten azaltzeko gai izatea.


- Liburudendatara jolastu. Liburuak gelako mahaien gainean jarri, liburudendetako erakustokietan dauden moduan: portada gainera. Ikasleei esan liburu bat aukeratzeko. Bigarren momentu batean, ikasleak azalduko du zeri begira aukeratu duen liburu hori.


- Osteratxo bat egin. Liburua edo testuaren zehatz-mehatzeko irakurketa egin aurretik, ikasleei eskatu testuaren gainetik begiak pasatzeko (irakurri gabe) eta esateko testuan zer izan zaien deigarri. Jarduera honen helburua ikasleek tiutulua, azpititulua, tipografia motak eta irudiak eta eskemetaz ohartaraztea da.

(“Los paratextos como guía de lecturaartilulutik hartuta.)