- HITZAK HARRAPATZEN

Gelan kristalezko ontzi bat izan.

Ikasleren batek hitz ezezaguna, edo edozergatik interesgarrioa deritzola aurkitzen duenean, horretarako prest izango dugun txarteltxo batean idatziko du (adi ortografiari!!!!) eta potean sartu egingo du.

Hitz batzuk potean izango ditugunean, ...

  1. Ontzitik bat atera.
  2. Idatzi duenak (harrapatu duenak) hitz hori erabiliz, esaldi bat esango du (aurkitu zueneko esaldi bera izan daiteke, ikasleak ulertzen badu), edo beste ikasleen laguntza eskatuko du esaldi osatzeko, edo (azkenik) irakasleak lagunduko du.
  3. Esandako esaldiaren bidez hitzaren esanahia ez bazaigu argi geratzen, irakasleak ikasleari galderak eginez (inolaz ere itzulpena eginez) hitzaren esanahiaz jabetzen lagunduko die ikasleei.
  4. Ez badugu lortzen...... hiztegira jo. Hiztegiko definizioa ulertu dutela ziurtatu beharko dugu.


Esanahia ulertu eta gero, eskatu umeei hurrengo egunean hitz hori une batean edo bestean erabil dezaten.