- EGUNKARIA IRAKURTZEN

Egunkariak edo informazio aldizkariak gelara eraman edo irakasleak albiste bat aukeratu eta kopiak egin.

Albistea irakurri eta gero, ondokoak erantzuten saiatuko dira ikasleak (ahoz edo idazteko fitxa):


      • Nork egin du? (Zer gertatu da)


      • Zer egin du?


      • Noiz egin du? (Noiz gertatu da?)


      • Non egin du? (Non gertatu da?)


      • Zergatik egin du? (Zergatik gertatu da?)


5 galdera hauek erabil ditzakegu ere haiek zerbait kontatzen hasten direnean, gertaerak azaltzeko gidoi legez.