- DENBORAN GERTAERAK KOKATZEN DIREN HITZAK

Kontakizuna edo prozesu bat azaltzeko testua erabiliko dugu.Denbora-ardatzean kokatzeko hitzak kendu egingo dugu: hasieran, hori baino lehenago, gero, horren ostean, bide batez, bitartean, bukatzeko, ...


          • Testua irakurriko dute, falta diren hitzetaz lehenago ohartuz (edo guk ohartaraziz) eta jarraian hitzak sartuz, testuak zentzua izan dezan.


          • Testua datorren moduan irakurri (hitzak kendu gabe), indarra jarriz mota honetako hitzetan.


          • Testu batean irakasleak mota honetako hitzak markatu irakasleak (lehenengo mailetan) edo ikasleek (4. ikasmailatik gora (?))


          • Oporretan edo igandean zer egingo duten/ zer egin zuten kontatzeko (ahoz, idatziz), hitz hauei arreta jarriz.


          • Bere urtebetetze jaia kontatu, ardatz kronologikoari jarrituz.


          • Atzo eskolan zer egin genuen kontatu, ordutegia aurrean dutela baina orduak edo minutuak erabili gabe.


Komenigarria litzateke hitz hauen zerrenda egin eta landu, aniztasuna eta ugaritasuna lortzeko.