2021eko otsailak 11
BC3tik, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, antolatu duten ekitaldi berezian parte hartzera gonbidatzen gaituzte.
BC3ko ikertzaileek, ekitaldi berezi honetan, aurkeztuko dute Euskadin,klima-aldaketako ikerketa-ikasketa, aukera profesionala dela, eta errealitate bat emakumeentzat. Haien esperientzia pertsonalez eta profesionalez hitz egingo digute, aurre egiten dieten erronkez, eta klima-aldaketaren ikerketan generoaren integrazioak duen garrantzia erakutsiko digute.
Saio berezi honetan emakume hauek hartuko dute parte:
Teresa Gimeno: Ikerbasque Research Fellow
Itxaso Ruiz: Postdoctoral Researcher
Ekitaldiaren moderatzailea: Marta Olazabal | Axa Postdoctoral Research Fellow
Otsailaren 11n (osteguna), 10:00etan, izango den ekitaldi berezi honetan parte hartzera konbidatuta gaude.
Martxoan 18
Iraun bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako erronka jolas bat da, helburu nagusi bezala GIH-ak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak) eta oro har jasangarritasuna lantzea duena escape room-en metodologia erabiliz.
Programa honetan, gure institutoko DBH1eko ikasle guztiek partu hartu dute eta oso esperientzia aberasgarria izan da beraien esanetan.
Hona hemen saioetako argazki batzuk:
Gure institutoko DBH2 eta DBH3ko ikasleek txorientzako habiak eraiki dituzte teknologiako klaseetan. Hona hemen lortutako emaitzak: