2022eko Ekainaren 05.
1972. urtean Ingurumenaren Nazioarteko eguna izendatu zen lehen aldiz,urte hartako lema " Lur bakar bat" izan zen.
2022. urtean Ingurumenaren Nazioarteko egunaren 50. urteurrena den honetan lema berdina aukeratu da. Lemaren aukeraketa ez da kasuala, oraindik hausnakerta berdina egiten jarraitzen baitugu.
Gure bizilekua gure ingurumena zaindu behar dugu azken finean, "lur bakar bat" dugu.
2022eko Maiatzaren 17a.
2022eko Otsailaren 11.
2015. urtean, Nazio batuen erakundeak otsailak 11, emakume eta neska zientzialariaren eguna aldarrikatu zuten lehen aldiz. Helburua, neska eta emakume zientzialariaren ekarpena ikustaratzea eta aldarrikatzea da.
Eskolan, ekarpen horiek ikustaratzeko zenbait poster jarri dira eskolako pasabide desberdinetan.
Margaret Hamilton (1958-)
1960. urtean autodidakta gisa programazio lengoaia bat ikasi ondoren espazio-programetarako softwarea sortu zuen.
Software honi esker Apollo 11ak ilargirazteko izandako arazo bat ekidin ahal izan zen.
Aldamenean. Hamilton sortu zuen programazioaren kode guztiarekin.
Ikasleek eskolan irakasgai desberdinetan emakume zientzalari desberdinek egindako ekarpenen inguruko mural batzuk egin eta eskola pasabideetan ezarri ditzte.
2021eko Azaroaren 20tik 28ra.
Aurten ere, Europako Hondakinen Prebentzioaren Asteak (ingelesez "European Week for Waste Reduction" - EWWR) dei egiten die Europako erakunde guztiei ingurumenaren alde bat egiteko. Erakunde publikoak, erakunde pribatuak eta gizarte zibilak bat egin dezakete euren ekintzekin.
Helburua aste baten zehar baliabide iraunkorrei eta hondakinen kudeaketari buruzko ekintzak sustatzea eta ezartzea da (prebentzioa, birziklatzea, berrerabilpena... ).
Informazio gehiago behar baduzu, hemen duzu :
EUROPEAN WEEK FOR WASTE REDUCTION
DISCOVER OUR IDEAS FOR ACTIONS ON THE 3Rs
2021eko Azaroaren 19a
1989ko azaroaren 20an Haurren eskubideen hitzarmena sinatu zen. 30. urteurren honetan egindako aurrerakuntza guztiekin harro sentitu behar garen arren oraindik lan asko dago egiteke. Izatez, Save The Childrenen txostenen arabera COVID-19 egoeraren ondoriz haurren eskubide asko urratuak izan dira.
Nazioarteko egun honekin Haurren eskubide hauek gogoratu eta aldarrikatu nahi dira.
Kontextu honetan ikastetxean Haurren inguruko eskubideak eta betebeharrak landu ondoren. Bermeoko ikastetxe desberdinen artean bideo txiki bat egin dugu eta gure gazteek dituzten kezkak Udal foroan helarazi dituzte.
(Irailean zehar)
Zer dira ekoordezkariak?
Gela bakoitzean Eskola Agenda 30 aurrera eramaten lagunduko duten erreferentziazko ikasleak.
Funtzioak
Eskola Agenda 30eko erreferentziazko ikasleak izatea.
Eskola Agenda 30eko urteko plangintza eta ekintza desberdinetaz informatzea eta sentsibilizatzea.
Gelako baliabideak modu egoki batean erabiltzeko iradokizunak ematea
Eskolako baliabideen erabilera arduratsua eta egokia zaintzea
Ura: iturriak, komunak eta ur kateak
Elektrizitatea: argiak gela ustean itzalita daudela ziurtatzea, ordenagailuak itzalita daudela ziurtatzea.
Berdeguneak.
Hondakinak:
Berrerabiltzeko eta birziklatzeko ontziak
Patioko eta ikastetxeko ontziak
Eskolako baliabideen inguruko arazoak, kalteak⦠Eskola Agenda 30ko arduradunei berri ematea.
Aurten ere, gure gela egonkorreko ikasleak lanean jo ta ke ari dira ortuan. ANIMO!!!!