Aurten gure institutoak parte hartu du Azterkosta Proiektuan. Programa honen helburua, gure kostaldeko uraren kalitatea antzematea baita gizakiaren eragina kostaldean neurtzea izango lirateke.
Horretarako DBH4ko Biologiako ikasleak Aritzatxura eta Batxillegoko 2. mailako Lur eta Ingurugiroko ikasleak Bermeoko portura joan ziren lagin batzuk hartzera hainbat parametro neurtu ahal izateko gero laborategian.
Hurrengo ikasturtean izango dugu batutako emaitzen berri.
Hona hemen argazki batzuk:
Aurten, gela egonkorreko ikasle eta irakasleek ortua eta lorategia jarri dituzte martxan eta argazkietan ikus dezakezuen moduan, jadanik beraien ortuan ekoiztutako barazkiak etxera eraman dituzte. ON EGIN !!
Aurten, A21etik, birziklatzeko materialaz egindako Gabonetako zuhaitzen lehiaketa antolatu dugu. DBH1eko talde guztiak eta 3. mailako talde bat animatu dira eta parte hartu dute. Benetan emaitza politak ikusi ahal izan ditugu.
DBH 4.mailako ikasleak, biologia aukerako arloan, atmosferaren kutsaduraren ondorio bat den euri azidoaren efektuak ulertzeko esperimentu bat egin dute laborategian.
Euri azidoa, azido nitrikoz eta azido sulfurikoz osatuta dago.
Ikasleek azido horiek erabili beharrean, ozpinak daukan azido azetikoa eta limoiak daukan azido zitrikoa erabili dituzte. Dilistak landatu eta landare desberdinak kontrentrazio desberdinetako ur eta ozpin nahasteekin ureztatu dituzte. Landare bat, kontrol gisa erabili dutena ur garbiarekin ureztatu dute.
Landareen hazkundea eta ureztatzeko erabilitako ozpin kontzentrazioak proportzionalki lotuta daudela ikusi ahal izan dute, euri azidoak floran duen eragin kaltegarria ulertuz.
Hona hemen egindakoaren argazki batzuk:
Martxoaren 9an, erleen munduan aditua den Inazio Laraudogoitia biologo gernikarrak, hitzaldi bat eman zien DBH4ko ikasleei gai horri buruz. Eztiaren dastaketa egiteko aukera ere izan zuten gure ikasleek.
Murriztu, Berrerabili eta Birziklatu
Hemen dituzue zenbait ekintza etxean egiteko MBB araua erabiliz planeta berde eta osasungarriago bat lortzeko.
Reducir, reutilizar y reciclar
Aquí tenéis algunos talleres para realizar en casa según la regla de las 3 Rs y contribuir así a un planeta más verde y saludable.
mailchi.mp/bae052cea01b/birzikla-penaren-munduko-eguna-da-mundial-del-reciclaje?e=fa40e640b6