Otsailak 11

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da otsailak 11an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak hala erabaki baitzuen 2015eko abenduan. Emakumeek zientzian duten papera indartu eta bultzatzeko eguna da berau, eta nola ez aldarrikapen eguna baita.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak ‘Ez da pertzepzio bat’ bideoa (2018)

First Lego League

First Lego League  kirol-ekimen formatua duen nazioarteko txapelketa da eta bere helburua 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak, sormen-espiritua eta berrikuntza indartzea dira. Urteetako ibilbidea du eta milaka ikaslek parte hartu dute dagoeneko.

Emakumeak zientzian karta jokoa

“Emakumeak zientzian” karta-jokoaren helburua da emakumezko zientzialari garrantzitsu eta, askotan, ezezagunak ezagutaraztea jokalariei. Jokoak, gainera, haurrentzat inspirazio-iturri izan daitezkeen ereduak ematen ditu. 

Finantziazio kolektiboko kanpaina bati esker (crowdfunding) sortu da proiektu hau. Luana Gamesek ingelesez, frantsesez eta gazteleraz eskaintzen du, eta Elhuyarrek, berriz, euskarara ekarri du. 

2014an Valentziako Unibertsitateak Las mujeres en los contenidos de la Enseñanza Secundaria Obligatoria – TRACE ikerketa gauzatu zuen. Azterlanean DBHko testuliburuen edukiak aztertu ziren, 12-16 urte duten ikasleen eskola-liburuetan azaltzen diren gizonezko eta emakumezkoen kopurua eta presentziaren eduki-analisia egiteko. Kopurua edo zenbatekoa ez ezik, kontuan hartu ziren, besteak beste, figura bakoitzaren aipamena, tratamendua edo hizkuntza. Hau da, presentzia- eta errepikapen-adierazleak eta aipamenen modua, tokia eta edukia, aztertu ziren ikerketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egiteko.

1. eta 4. DBHko 115 testuliburu aztertu ondoren emaitzek erakutsi zuten Bigarren Hezkuntzako testuliburuetan emakumeen presentzia urria zela, emakumezko figurak % 12,8 baitziren. Irakasgaiei erreparatuz gero, ikertzaileek ikusi zuten zientzia-gaiei zegokien edukietan emakumeen presentzia % 5a baino txikiagoa zela eta, esaterako, teknologiez eta informatikaz ari bagara, portzentajea % 1era jaisten zela. Bestalde, deigarria zen ere 3. eta 4. DBHko liburuetan emakumeen presentzia jaitsi egiten zela, eta batez beste, % 7,5 ziren honako figurak. Hezkidetzan aditua da Ana López-Navajas ikertzailea eta haren esanetan:

“Eredu-faltak lan izugarria egiten du, izan ere, emakumeei aditzera emate die hori (emakumeen aipamena ez duen arloa) ez dela gure esparrua”.

Gaur egungo egoera orain hamar urtekoaren parekoa da. Baina emakumezko erreferenteen eskasia hau, ordea, ez da zientzietako irakasgaietan bakarrik gertatzen eta honek ondorio nabarmen bat du: eduki akademikoen zehaztasun falta. Hori dela eta abian dira #NoMoreMatildas bezalako ekimenak edo baliabideen bankuak ikastetxe guztien eskura berdintasunean hezteko baliabideak eskaintzeko asmoz. Helburu horrekin bat eginez sortzen da Emakumea zientzian argitalpena. 

Uxune Martinez   

https://zientziakaiera.eus/2024/02/11/emakumea-zientzian-zientzialarien-lana-agerian-jartzen-berdintasunean-hezteko/

Women's Legacy - Baliabideen bankua

Baliabide-banku honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgai bakoitzaren ikastaro eta edukietako jardueretarako sarbidea ematen dizu – ikasgelan sartzeko zerrendak –, baita emakumeen biografia eta egiletza-lanetarako ere (literarioak, musikalak, artistikoak, zientifikoak).


Bilaketa espezifikoak hainbat aldagai gurutzatzea ahalbidetzen du (pertsonaiak, obrak eta jarduerak mugimendu kulturalekin, ikasgaiekin, ikastaroekin, generoekin edo bestelakoekin).

Baliabideen bankuak

Emakumea zientzian liburuak hezkuntzan baliagarria izan daitekeen edukia eskaintzea du helburu. Doan jaitsi daiteke eta, batez ere, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen jardunean bidelagun izateko gauzatu da, ikasleak zientziaren mundura gehiago hurbiltzeko materialak eskainiz eta irakasleei hezkidetzarako baliabideak gerturatuz; ientzialarien lana agerian jartzen berdintasunean hezteko. 

Emakumea zientzian liburua. 

Emakumea zientzian liburua Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren proiektu bat da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedrak parte hartu du euskarazko edizioa prestatu eta taxutzen. Liburuaren helburua nagusia da neskatoengan eta mutikoengan zientziarekiko jakin-mina eta ideia zein ikuspegi berriak piztea, publiko orokorrarentzat ezezagunak diren, baina zientziaren historian ekarpenak egin dituzten emakume zientzialarien lana ikusaraziz. Emakumeak zientzian eginkizun handia izan dutela jakitera ematen du edukiak, baina agerian utziz ere bidean zailtasunak eta oztopoak izan dituztela.

Liburuan hamabi emakumeren biografia laburrak eskaintzen dira: June Almeida, Florence Nightingale, Janaki Ammal, Mary Anning, Rachel Carson, Ada Lovelace, Alice Evans, Maria Mitchell, Margarita Salas, Cecilia Payne, Lynn Margulis eta Isabel Morgan. Biografiez gain, emakume zientzialarien historia lantzeko material desberdina eskaintzen du Emakumea zientzian argitalpenak. 

Alde batetik, irakurketa ulertzeko jarduerak daude, eta horiek egiten dituenari datu garrantzitsuak gogoratzen lagunduko diote. Bestalde, gurutzegramak, zopa-letrak, enigmak, bikoteak lotu edo esaldiak osatu bezalako ariketak ditu liburuak, jolasarekin batera ikasteko prestatuak. Azkenik, sormena sustatzeko jarduerak daude, esaterako, testuen lanketa, galdera-erantzunak, infografiak bidez eta abar. Material hau, jarduerak egitea erraztu dezakeen terminoen glosario batez lagundua dator.

Bestelako baliabideak

Women in Science: 50 Fearless Pioneers Who Changed the World

Women in Science izenekoak berrogeita hamar emakume nabarmenen ekarpenak nabarmentzen ditu zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren (STEM) arloetan, antzinatik gaur egunera arte.




Women in Science: 100 postcards

Women in Science liburuko berrogeita hamar ilustrazio enblematikoenak bilduz, ehun postaleko kutxa. Marie Curie bezalako pertsonaia ezagunetatik hasi eta kantatu gabeko heroietaraino, txartel hauek agur gisa bidaltzeko edo mini artelan artistikoak zintzilikatzeko ezin hobeak dira.




Women in Science puzzle

Women in Science 500 piezako puzzle koloretsu honek zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako 15 emakume ditu. 18 x 24 hazbeteko kartel bakar bat dago, puzzlea lantzen ari den bitartean diseinuari erreferentzia egiteko.