zutabeak
7. Hezkuntza afektiboa eta sexuala berdintasunean.
Hezkuntza sexualak, osasun eta garapen pertsonal gisa, helburu du pertsonalki haztea eta sexuarekiko jarrera baikor eta arduratsua izatea; hartara, arduraz jokatzen laguntzen du, ez norberarekin soilik, inguruan duen testuinguru sozialeko beste pertsonekin ere.
Hezkuntza horren oinarriak nazioarteko hainbat erakunderen arau eta aholkuetan oinarritzen dira, hala nola, erakunde hauetan: MOE-Munduko Osasun Erakundea, UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea eta UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa.
Zehazki, kontuan hartu behar dira dokumentu honek barne hartzen dituen orientabideak: “Sexualitatearen alorreko hezkuntzari buruzko nazioarteko orientabide teknikoak. Ebidentzian oinarritutako ikuspegia 2018”29, MOE-Munduko Osasun Erakundeak, UNESCO Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak eta UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak osatua. Dokumentu horretan hezkuntza sexuala txikitatik eskaintzea beharrezkoa dela proposatzen da, eta eskolatzearen etapa guztietan zehar lantzeko gaitzat har- tu. Hori ondorioztatzeko arrazoia da hezkuntza sexualak ondorio positiboak dituela, pertsonok sexualitatearen inguruan dugun ezagutza hobetzen duelako eta, beraz, jokabide sexualari eta osasun sexualari dagokienez jarrera ere hobetzen delako; sexu-transmisioko gaixotasunak eta GIB izateko arriskua murrizten da, eta ez du pertsonaren jarduera sexuala areagotzen; gainera, hezkuntza sexuala are eraginkorragoa da genero-ikuspegitik jorratuta, ikuspegi hori txertatu gabe jorratuta baino. Hezkuntza sexuala eraginkorragoa da familiekin koordinatuta jorratzen denean, hau da, etxean eta ikastetxean ahaleginak batu eta berdintasunean, osasunean, gozamenean eta pertsona guztiekiko eta gizatasunak berezkoa duen aniztasunarekiko errespetuan oinarritu- tako hezkuntza sexuala eskaintzen denean.