eskubideak eta beharrak aldarrikatzeko eguna
XX. mendeko 60ko hamarkadan, ohikoak ziren polizia-sarekadak gay, lesbiana eta transegeneroen topagune eta tabernetan. 1969ko ekainaren 28an, errebolta bat egon zen New Yorkeko Greenwich auzoko Stone WallInn tabernan. Gertakari hark ekarri zuen gay, lesbiana, transexual, bisexual eta intersexualen askapen-mugimendu-sortzea.
Diotenez, protestak gertatu zirenean, “Over the rainbow” (Ortzadarraz harago) abestia entzuten zen, eta, horregatik, ortzadarraren koloreek osatzen dute aniztasun eta askatasun sexuala irudikatzen duen bandera. 1985. urtean, Stone Wallen gertatutakoak sinbolo bihurtu ziren nazioarteko hitzaldi batean, non egun hura Gay Harrotasunaren Egun izendatzea erabaki baitzen (Harrotasuna, eta ez lotsa; gizarteak “agintzen” dien eta “sentitu behar duten” lotsa).
Denborarekin, beste sexualitate anitz batzuekiko aitormena, ikusgaitasuna eta aldarrikapena ere gehituz joan dira: lesbianak, transexualak, transgeneroak, bisexualak eta intersexualak.
Aniztasuna gure aberastasuna
gaiarekin loturiko liburu eta ikus-entzunezkoak